Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Iparragirre Saria : Bertso, Narratiba eta Poesia (2021. Zumarraga-Urretxu)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-10-01
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Ver 2934_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participantes

Organizadores
Urretxuko Udala
Zumarragako Udala
Jueces
Zumarraga-Urretxuko Bertso-Eskola
Campeón/a
Aiertza, Mikel

Descripción

Saritutako lana

- 16 urte artekoak: EZ DA LANIK AURKEZTU

- 16 urtetik gorakoak: Mikel Aiertza Etxabe ("Pumori 20 urte")
Oinarriak
Zumarraga eta Urretxuko udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA, ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2021 lehiaketarako deia egiten dute, ondorengo oinarri hauen arabera:

1- Euskaraz zein gazteleraz, honako arlo hauek izango dira: Narratiba/Poesia/Bertso paperak

2- Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da.

3- Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidal daitezke, 2021eko urriaren 1a, 20:00ak baino lehen, honako helbide hauetara:

Ohiko korreoa:
Zelai Arizti kultur etxea - Iparragirre Saria - Legazpi kalea, 7 20700 Zumarraga
Aizpurunea kultur etxea - Iparragirre Saria - Jauregi kalea, 19 20700 Urretxu

Posta bulegoko zigiluan lehen aipatutako edo lehenagoko data daramaten lan guztiak onartuko dira.

4- Lanek inoiz argitaratu gabeak, beste lehiaketaren batean saritu gabeak edo saritutako lanen bati aldaketarik egin gabekoak izan beharko dute; hiru kopia aurkeztu beharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folio edo DIN A-4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.

5- Lanen luzera
Bertso paperak:
16 urte arte: gutxienez 6 bertso eta gehienez 10
16 urtetik gora: gutxienez 8 bertso eta gehienez 12
* Oharra: sorta zein doinutan egin den garbi adierazi.

6- Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. Lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, NANaren fotokopia, telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanaren hasieran izenburua jarriko da.

7- Hizkuntza eta arlo bakoitzean sari bakarra izango da
Bertso paperak:
16 urte arte: 150€
16 urtetik gora: 650€

8- Kulturan gaitua den epaimahai batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren.

9- Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela irizten badio.

10- Erakunde antolatzaileek, saritutako lanak argitaratu egingo dituzte liburu formatuan, edizio komertzial batean, ISBN erregistroarekin, bakarka edo liburu batean bilduta. Saritutako egileek erakunde antolatzaileei uzten dizkiete lehen edizioaren eskubideak. Saritutako egileek beraien lana agertzen den liburuaren 20na ale jasoko dituzte.

11- Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketaren data eta lekua, bi udaletako web orrialdeetan azalduko da 2021eko abenduan
www.zumarraga.eus
www.urretxu.eus

12- Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egin duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, eta horren erabakia apelaezina izango da.

13- Argitaratu gabeko lanen babeserako, epaimahaiaren erabakia argitaratzen denean, saritu gabeko lanak deuseztu egingo dira.

14- Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas