Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (36. 2021. Bergara)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Bergara
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-04-16
Extensión
Bergara
Extensión
Herri mailakoa
Sitio web
https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketa

Participantes

Organizadores
Bergarako Udala

Descripción

Oinarriak
Koldo Eleizalde lehiaketak Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu. 1986. urtean hasi zen eta 2001ean Udal Gobernuak lehiaketari Koldo Eleizalde Lehiaketak izena ematea erabaki zuen, euskalari bergarar famatuaren omenez.

OINARRIAK

1.- Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo Bergaran bizi zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte, bakarka zein taldeka.

2.- Lan orijinalak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lana aurkeztu duenak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.

3.- Lanak aurkezteko modua. Honakoak dira lanak aurkezteko moduak eta formatuak:
3.1.- Grabazioak (entzunezkoak zein ikusentzunezkoak) honako webgunearen bitartez aurkeztu behar dira: https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.

3.2.- Testuzko lanak webgunearen bitartez edo paperean entregatu ahal izango dira, udaletxean, Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z).

Paperean aurkeztuz gero, kartazal handi batean honako hauek sartuko dira:
a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, bertso-sortaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.

Kartazal handiaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
• "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
• Lanaren generoa: ipuina, komikia...
• Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria...

Hona hemen lanak aurkezteko moduen eta formatuen taula:

BERTSOA

- Testuak paperean (Bergarako Udaletxean, B@Z)
- Formatu digitalean (https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria)
Grabazioa (kantatuta aurkeztuz gero): MP3
Testua: Pdf, odt, txt, docx

4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak entregatzeko epea apirilaren 16ra artekoa izango da.

Sariak, berriz, maiatzaren 29an emango dira Seminarixoko aretoan, eguerdiko 12etan.

5.- Partehartzea saritzea. Parte-hartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.

6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu.

Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, parte-hartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango.

Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.

7.- Epaimahaia. Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

8.- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikus-entzunezko generoetako lan sarituak (eta baita besteak ere, egileak kontrakorik adierazi ezik) argitaratu egingo dira https://euskara.bergara.eus webgunean. Horretarako, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.
Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.

EGILEAREN DATUAK

Generoa (ipuina, bertsoa...):.....................Kategoria.............
Egilearen izengoitia:......................................
Lanaren izenburua:.......................................
Egilearen izen-abizenak:................................
Jaioteguna:..........................................
Helbidea:...............................................Telefonoa:..............
Ikastetxea:.................................................
Emaila:......................................................


Orri honetako datu pertsonalak Bergarako Udalak behar bezala baimendutako fitxategietan sartuko ditu. Datu horiek udal kudeaketarako erabiliko dira bakarrik, baina beste administrazio publikoei edo hirugarrenei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan.

Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute ondorengo helbidera zuzenduta: Bergarako Udala.- San Martín Agirre plaza, 1.- 20.570 Bergara.


BERTSO EDO KOPLAK

Azalpena: Bertsotzat hartzen dugu hemen gutxienez 4 oin dituena eta koplatzat gutxienez 2 dituena.

Gaia, neurria eta doinua libre izango dira hiru kategorietan.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:


- 1 Kategoria (2007an edo ondoren jaioak)
Gutxieneko luzera: 2 bertso edo 4 kopla
1. saria: Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2. saria: Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.

- 2 Kategoria (2003-2004-2005-2006an jaioak)
Gutxieneko luzera: 3 bertso edo 6 kopla
1. saria: 80 €ko bonoa
2. saria: 50 €ko bonoa

- 3 Kategoria (2002an edo aurretik jaioak)
Gutxieneko luzera: 6 bertso edo 10 kopla
1. saria: 150 €ko bonoa
2. saria: 80 €ko bonoa

Bertso edo koplak idatziz aurkeztu beharko dira, derrigorrez, eta, horretaz gain, kantatuta ere aurkez litezke. Ikus formatuei buruzko azalpen zehatzagoa 3. oinarrian.

Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas