Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Getariako Literatur Lehiaketa (20. 2021. Getaria)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Getaria (G)
Fecha final
2021-04-23
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-03-29
Extensión
Getaria (G)
Extensión
Herri mailakoa
Sitio web
https://getaria.eus/eu/content/getariako-20-literatura-lehiaketa
Ver 2946_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participantes

Organizadores
Getariako Udala

Descripción

Oinarriak
Oinarriak

. Parte-hartzaileak:

Getariarrei zuzendutako literatura lehiaketa da. Partaide bakoitzak, bere mailan, nahi adina lan aurkez ditzake. Lanak norberak egindakoak izan behar dira.

. Modalitateak eta mailak

a.- LHko 3. mailako haurrak
b.- LHko 4. mailako haurrak
c.- LHko 5. mailako haurrak
d.- LHko 6. mailako haurrak
e.- 12-14 urte arteko gaztetxoak
f.- 14-16 urte arteko gazteak
g.- 16urtetik aurrerakoak


. Gaia eta luzera

-Gaia librea izango da.
-Jatorriz euskaraz idatziak izan behar dira.
-Lan originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dira.
-Neurriari dagokionez, hona hemen mailaz maila eta modalitatez modalitate gutxieneko neurriak (A4 neurriaren arabera):

Bertsoa

a.- LHko 3. mailako haurrak - bertso 1
b.- LHko 4. mailako haurrak - bertso 1
c.- LHko 5. mailako haurrak - bertso 1
d.- LHko 6. mailako haurrak - bertso 1
e.- 12-14 arteko gaztetxoak - 2 bertso
f.- 14-16 arteko gazteak - 3 bertso
g.- 16 urtetik aurrerakoak - 5 bertso

. Lanak nola aurkeztu

-Lanak ordenagailuz idatzita,“Times New Roman”12 letra motan, lerroartean tarte bikoitza utzita eta DIN A-4 neurriko orrietan aurkeztu behar dira.
-Idazlanarekin batera gutun-azal itxi bataurkeztu beharko da, barruan ondoko datuak zehaztuta: egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. Kartazalaren kanpoaldean ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatziko da.

. Lanak non aurkeztu eta aurkezteko epea

Idazlanak Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira.
IDAZLANAK AURKEZTEKO EPEA 2021EKO MARTXOAREN 29A IZANGO DA,13:00ETAN.

. Epaimahaia

Kide hauek osatuko dute:Iturzaeta Herri Eskolako irakasle bat, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat, herriko idazle bat eta Getariako Udaleko Euskara Batzordeko burua. Idazkari-lanak kultur teknikariak egingo ditu.

. Erabakia

SARIAK APIRILAREN 23AN BANATUKO DIRA,18:30EAN.
Aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela baloratuz gero, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake.

. Lanen jabetza eta argitalpena

Saritutako lanak erakutsi eta argitaratzeko eskubidea Udalarena izango da.

. Idazlanak itzultzea

Saririk jasotzen ez duten idazlanak Getariako udaletxean eskuratu ahal izango dira, sari banaketa egin eta 30 eguneko epean. Epe horretan jaso gabeko idazlanak Udalaren esku geldituko dira.

Parte-hartzaileek oinarri hauek onartzen dituzte deialdira aurkezte hutsagatik.


Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas