Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Irabazi Asmorik Gabeko Bertso Paper Saria (1. 2021. Hondarribia)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Hondarribia
Fecha final
2021-11-26
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-11-23
Sitio web
https://irunabar.eus/

Participantes

Organizadores
Txingudiko bertso-eskolako bertso-tailerra

Descripción

Oinarriak

Sari honen helburu behinena, bailarako bertso sortzaileak bertsoa protagonista den inguruan batzea da. Horrek ez du, inondik inora ere, beste edonongo sortzailerik baztertzen; edonork hartu dezake parte sari honetan.
Bertso paperak aurkeztu ahala, antolakuntzak denak batu eta azaroaren 26an, Hondarribiako Muara Elkartean, ikusgai jarriko ditu. Sortzaile bakoitzak, sorta igorri bezala, aipatutako data horretan Muaran aurkeztu eta bere sorkuntza kantatzeko konpromezua hartuko du.
Parte hartzaileek, egunean bertan antolatzaileek markatutako sistemaren arabera, sorta bakoitza kantatu ahala ebaluatu beharko dute. Egileak ezingo du bere sorta baloratu.
Aurkeztutako sorta bakoitza elkarteko paretetan egongo da eskegita gainontzekoek irakurri ahal izateko.
Saria egongo da... edo ez!

Jarraian, zeinbait irizpide:

Bertsoekiko:
- Maila bat eta bakarra.
- Norbanakoak zein talde batek egin ditzake.
- Nahi adina bertso paper aurkez daitezke.
- Gutxienez 3 eta gehienez 5 bertsoko sortak.
- Gai, doinu eta neurri librean*.
- *Kopla formatuan bada, gutxienez 6 eta gehienez 10 kopla.
Nola helarazi:
- PDF formatuan.
- txingudikobertsotailerra@gmail.com helbide elektronikora.
- Urriaren 26tik azaroaren 23ra bitarteko edozein egun eta ordutan.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas