Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Orribakar Literatura Lehiaketa (8. 2021. Lezo)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Lezo
Fecha final
2021-12-10
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-11-19
Extensión
Lezo
Extensión
Herri mailakoa
Sitio web
https://lezo.eus/eu/liburutegia/viii-orribakar-lehiaketa-martxan

Participantes

Organizadores
Lezoko Udal Liburutegia (Andreone)

Descripción

Oinarriak
Lanak aurkezteko epea azaroaren 19an amaituko da.

Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatur lehiaketa berria martxan jarri du. Aurtengoa, VIII. edizioa izango da eta udaletik parte hartzeko gonbita luzatzen da.

Oinarriak ondorengoak dira:

1. Partehartzaileak. Lezoko biztanleak edo Lezoko udal liburutegiko bazkideak:

"A" maila: 6 eta 7 urtekoak.
"B" maila: 8 eta 9 urtekoak.
"D" maila: 10 eta 11 urtekoak.
"E" maila: 12 eta 13 urtekoak.
“F” maila: 14 eta 15 urtekoak.

2. Idazlanak. Euskarazkoak. Edozein genero literariokoak: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza… Gai librekoak. Inoiz argitara gabeak. Eta orrialde bakarrekoak (lerro kopuru librea).

3. Aurkezpenerako baldintzak. Lana orri bakar batean aurkeztuko da. Orriaren goiko aldean izenburua idatziko da. Lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztuko da (gutunazalaren kanpoko aldean: lanaren izenburua eta egilearen adina / eta barruko aldean: helbidea, telefonoa eta izen-abizenak). Lana kanpoan joango da, eta gutunazala lanari grapaz josita. (Ikastetxearen izena dakarren lanik ez da onartuko.)

4. Aurkezpenerako epea. Epea azaroaren 19an amaitzen da (barne). Lanak Lezoko Udal Liburutegira eraman beharko dira.

5. Epaimahaia. Antolatzaileek izendatua. Gerta liteke sarietakoren bat eman gabe uztea, aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik.

6. Sariak. Hamar sari (maila bakoitzeko bi). Liburuak erosteko 100 euroko hamar bale.

7. Sariak ematea. Abenduaren 10ean, 19:00etan, Lezoko Udal Liburutegian.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas