Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa (28. 2021. Orio-Aia)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Orio
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-11-15
Extensión
Herri mailakoa
Sitio web
https://karkara.eus/orio/1632985911512-euskaraz-gazte-literatur-lehiaketan-lanak-aurkezteko-epea-zabaldu-dute

Participantes

Organizadores
Orioko Udala
Campeón/a
Urretabizkaia, Garazi

Descripción

Saritutako lana

Olerkiak/Bertsoak

1.- Atxakiak. Egilea: Garazi Urretabizkaia.

2.- Klimaren kilimak. Egilea: Mikel Iruretagoiena.

3.- Ikus(i)ezinak. Egilea: Ainhoa Mujika.

Accesita: Bizitza honek ez du askorik balio. Egilea: Josu Galdos.

Accesita: Gainazalean. Egilea: Maxe Zinkunegi.
Oinarriak
Hauek dira lehiaketaren oinarriak:


1.- «Euskaraz Gazte» literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako jendearen artean.

2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.

3.- Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.

4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.

5.- Lanen luzera librea izango da.

6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.

7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).

8.- Gaia librea izango da.

9.- Lanak aurkezteko era:

Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena.

Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.

10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.

11.- Sariak hauek izango dira:

Ipuinen atala

1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa

Bertso edo olerkien atala

1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa

12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utzi ditzake sariak.

13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2021eko azaroaren 15a izango da horretarako azken eguna.

14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.

Estructura

Actuaciones
2021-12-03 Orio Lehiaketa
Campeón/a
Urretabizkaia, Garazi
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas