Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Altzako "Arantxa Hernandez Eceiza" Bertso-Paper Lehiaketa (13. 2023. Donostia)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Donostia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-05-10
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Sitio web
http://www.bizarrain.eus/bertso-paper-lehiaketa/
Ver 3154_aldizkakoa_file_eskuorria.jpg

Participantes

Organizadores
Bizarrain Euskara Elkartea
Campeón/a
Legorburu Arregi, Iñigo

Descripción

Saritutako lana
1- T(r)o(n)patuz / Iñigo Legorburu Arregi

Altzako onena: Nigarra begian / Aitor Odriozola Zubillaga
Oinarriak
OINARRIAK

1. Partehartzaileak.
Bertsopaper lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da.

2. Sariak.
-Lehiaketako irabazleak 200€ eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko du.
-Altzako onenarentzat: Antton Mendizabalek egindako “Lau Haizetara” oroigarria eta Altzako baserrietako produktuez osaturiko otarra jasoko du.

3. Eginbeharra.
a) Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira.
b) Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu.
c) Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
d) Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argi adieraztea.
e) Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira.
f) Lanak bakarkakoak izango dira.

4. Lanak aurkezteko modua.
Lan guztiak posta elektroniko bidez bidaliko dira goitizen batez izenpetuta bizarrain@altza.net helbide elektronikora.

5. Lanak aurkezteko epea.
Lanak aurkezteko epea, 2023ko maiatzaren 10era arte izango da (10a barne).

6. Epaimahaia eta epaia
a) Epaimahaiaren osaketa Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak erabakiko du. Bertsolaritzan eta euskal kulturan nor diren bi altzatarrek eta Bizarrain Euskara Elkarteko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.
b) Epaia, 2023ko maiatzaren 15ean emango da ezagutzera. Eta sari banaketa, Altzako XXIII. Bertso Aroko maiatzak 21eko bertso saioan izango da.
c) Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Dena den, aurkeztutako lanek gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.

7. Besterik.
a) Saritutako lanen jabetza Altzako Bizarrain Euskara Elkartearena izango da. Sari-ematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.
b) Saritu gabeko lanak jasotzeko, 2 hilabeteko epea izango dute egileek; bestela antolatzaileen esku geratuko dira.
c)Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri eta baldintza horiek guztiak onartzea adierazten du.

8. Antolatzailea
Bizarrain Euskara Elkartea

9. Laguntzaileak
Altzania Kultura Elkartea eta Altzako bertsozaleak.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas