Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Baztan Bidasoko Bertso-Paper Lehiaketa (36. 2023. Bera)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Bera
Fecha comienzo
2023-04-24
Fecha final
2023-05-26
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-05-05
Extensión
Eskualde mailakoa

Participantes

Organizadores
Berako Kultur Batzordea
Bortzirietako Bertso Eskola
Campeón/a
Fernandez, Eneko

Descripción

Saritutako lana

A MAILA

1- Natura / Elorri Goñi Elortza (Bera)

2- Baztan-Bidasoa / Elaia Mindegia Aranburu (Lesaka)

B MAILA

1- Iraun Zestau Telletxea (Bera)

2- Landa eremuen defentsan, Erdiz bizirik! / Oyer Saharrea Etxegarai (Elizondo)

C MAILA

1- Kotxeko karneta / Ziortza Goia Mitxelena (Bera)

2- Kakaoa ezpainetan / Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza)

D MAILA (HELDUAK)

1- Begien bistan gaude baina... / Eneko Fernandez Maritxalar (Lesaka)

2- Udaberria Udabetia / Uxue Mesa Garmendia (Lesaka)
Oinarriak
Lehiaketara Baztan-Bidasoa inguruan bizi diren bertsolariak aurkeztu daitezke.

Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.

Bertsoak apirilaren 24tik maiatzaren 5era bitartean aurkeztuko beharko dira, eta sari banaketa maiatzaren 26an eginen dute Berako Kultur Etxean. Sari banaketan saridunek beren bertsoak kantatuko dituzte.

Parte hartzaileak lau mailatan banatuko dira.

A mailan, 2012an edo ondotik jaiotako haurrek parte hartuko dute, eta gutxienez bertso bat edo kopla bat osatu beharko dituzte. Bi sari izanen dira. Lehen sariak garaikurra eta 50 euro jasoko ditu eta bigarrenak garaikurra eta 30 euro.

B mailan, 2011tik 2009ra sortutako gazteak sarituko dituzte eta kasu horretan gutxienez bi bertso edo lau kopla osatu beharko dituzte. Sariei dagokionez, lehen sariak garaikurra eta 100 euro jasoko ditu eta bigarrenak trofeoa eta 70 euro.

C mailan, 2008tik 2005era jaiotako gazteak sarituko dituzte eta gutxienez lau bertsoko sorta egin beharko dute. Bertze kategorietan bezala bi sari izanen dira. Lehenengoak 150 euro eta garaikurra jasoko ditu eta bigarrenak 120 euro eta garaikurra.

D maila edo maila nagusian aldiz, 2004an edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertsoz osaturiko sorta aurkeztu beharko dute. Bi sari izanen dira maila honetan ere. Lehen saridunak garaikurra eta 200 euro hartuko ditu, eta bigarrenak, garaikurra eta 150 euro.

Bertso sortak aurkezteko bi manera daude. Paperean bidali nahi dituenak ondoko
helbidera bidali beharko ditu:

Berako Kultur etxea, Eztegara pasealekua, 11, 31 780 Bera,
Nafarroa.

Emailez bidaltzeko aukera ere izanen da. Kasu horretan, kultura@bera.eus helbidera bidali behar dira bertsoak. Mezuaren gorputzean ondoko datuak paratu beharko dira: Izen-abizenak, maila, adina, bertsoaren izenburua eta telefonoa. Bertsoak, aldiz, atxikitako PDF artxibo batean bidali beharko dira eta bertan bertsoez gain izenburua eta maila paratu beharko dira, baina ez egilearen izena eta abizena.

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta bere erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik uzten ahalko ditu edo baita aipamen bereziak eman ere.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas