Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

ZirTok (1. 2023)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-05-31
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Ver 3166_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participantes

Organizadores
Bertsozale Elkartea
Hiru Damatxo
Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Descripción

Saritutako lana
Emandako sari guztiak esketx modalitatekoak izan dira.

1- Bideo onenaren saria: Honek balio al dik? / @Joxemiel eta @JulenPortillo

2- Esketx onenaren saria: Iruñeko Auzoak

3- Zozketa bidezko saria: Landareen Iraultza

Filtroekin egin beharreko bat-bateko zirtoa eta bat-bateko puntuaren sariak eman gabe geratu dira, inork ez baitu parte hartu atal hauetan.
Oinarriak
ZER DA ZIRTOK?

Tiktoken euskarazko umore errimatua sustatu eta bere eragina ikertzeko
helburuarekin, "ZirTok" lehiaketa antolatu dute HUHEZI, Hiru Damatxo eta
Bertsozale Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundariaren Etorkizuna eraikiz
ekimenak lagunduta.

LANEN EZAUGARRIAK

Parte hartzaileek umore errimatuko TikTokak edo bideo laburrak sortu beharko
dituzte. Hiru modalitate egongo dira: esketx errimatua (aurrez prestatua), bat-
bateko zirtoa (filtroekin), eta bat-bateko puntu erantzuna (filtroekin).

1. Esketx errimatua
Umore errimatuko bideo laburrak izango dira. Umore errimatua, nahieran egin
liteke, besteak beste:
-Elkarrizketa errimatu laburra edo “zirtoa” osatuz (batak esan eta besteak
errimatuz erantzun).
-Puntuari erantzunez.
-Puntuka eginez.
-Kopla edo bertso batekin osatuz TikToka.
-Rapeatuz
-...
(Ikusi ereduak www.zirtok.eus atarian)

2. Bat-bateko zirtoa (filtroekin)
Antolatzaileek TikToken emandako filtroak* erabiliz, bat-batean sortutako
bideoak izango dira. Zirtoari erantzuteko modalitatean, ausaz esaldi bat
agertuko da, eta bat-batean, esaldi batekin erantzun beharko da, errimatuz.
*Filtroa erabiltzeko, TikToka bidaltzear zaudela, sakatu “efektuak” botoian, gero
lupan, eta bilatu ezazu “Zirtok”. Bi adin eskaintzen dira aukeran: 16 urtez
azpikoei zuzendutako filtroak (-16) eta 16 urtez gorakoentzat direnak (+16).
(Ikusi ereduak www.zirtok.eus atarian)

3. Bat-bateko puntua (filtroekin)
Antolatzaileek TikToken emandako filtroak* erabiliz, bat-batean sortutako
bideoak izango dira. Puntuari erantzuteko modalitatean, ausaz puntu bat
agertuko da eta, bat-batean abestuz, puntuari erantzun egin beharko diozu,
neurri txikian nahi duzun moldean (kopla osatuz, 3 puntuko kopla, zortziko txikia,
9 puntukoa...).
* Filtroa erabiltzeko, TikToka bidaltzear zaudela, sakatu “efektuak” botoian, gero
lupan, eta bilatu ezazu “Zirtok”. Bi adin eskaintzen dira aukeran: 16 urtez
azpikoei zuzendutako filtroak (-16) eta 16 urtez gorakoentzat direnak (+16).
(Ikusi ereduak www.zirtok.eus atarian)

PARTE HARTZAILEAK

13 urtetik gorako edonork har dezake parte lehiaketan.
Lanak banaka ala taldean osatu daitezke.
Kopuruari dagokionez, nahi beste bideo aurkeztu daitezke lehiaketara.

SARIAK

Hainbat sari banatuko dira lehiakideen artean:
• Bideo onenaren saria: 500€
• Esketx errimatu onenaren saria: 250€
• Bat-bateko zirto onenaren saria (filtroekin): 250€
• Bat-bateko puntu erantzun onenaren saria (filtroekin): 250€
• Zozketaz, parte hartzaile guztien artean: 250€

EPEAK

Lanak apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte (biak barne) bidali daitezke.
Lan sarituak ekainaren 16rako jakinaraziko dira.

LANAK AURKEZTEKO MODUA

Bideo laburrak TikTok-en argitaratu beharko dira, #Zirtok kontua etiketatuta.

TIKTOK-ak NON ZABALDUKO DIRA?

#zirtok etiketa duten bideoak TikTok plataformako ZirTok kontuan zabalduko
dira eta lehian sartuko dira. Antolatzaileek lehiaketara aurkeztutako bideoei
euren webgune eta sare sozialetan nahi besteko zabalkundea emateko
eskumena izango dute, denbora mugarik gabe, ekimena sustatzeko edo-eta
etorkizuneko didaktika helburuetarako.

ZERI EZ ZAIO ZABALKUNDERIK EMANGO?

• Edukia desegokia bada (iraingarria, sexista, arrazista, homofoboa,
diskriminatzailea...), bideoaren zabalkunderik ez da egingo eta lehiaketatik
kanpo geldituko da eduki hori.
• Saritua den bideoan adin txikikoak agertzen diren kasuan, gurasoek idatzizko
baimena sinatu beharko dute saria jaso ahal izateko eta bideoari dagokion
zabalkundea emateko.

EDUKIARI DAGOKIONEZ, ZAINTZEKOAK

• Bideoak telefono mugikorraz grabatu daitezke.
• Bideoak formatu bertikala izan behar du TikTokerako.
• Bideoak laburra izan behar du (nahi besteko laburra).
• Bideoek ezin dute egile eskubideak dituen irudirik edo musikarik erabili.
• Bideoek ezin dituzte urratu pertsonen pribatutasun eta irudi eskubideak
(hildakoenak ere ez).
• Lehiakideek TikTok zerbitzuko terminoak bete behar dituzte. Horren arabera,
zerbitzuak eskuratzeko edo erabiltzeko pertsonak 13 urte edo gehiago izan
behar ditu, eta ezin du edozein pertsonarentzat difamatzailea den materialik
eskura jarri, (lizuna, iraingarria, pornografikoa, gorrotagarria, arrazista,
diskriminatzailea edo subertsiboa).
• Heldu gazteentzako TikTok-en pribatutasun-politikari buruzko informazioa,
hemen.

• TikToken politika intelektualei buruzko informazioa, hemen.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas