Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Basarri Saria (39. 2023. Zarautz)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Zarautz
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-06-21
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Sitio web
https://www.zarautz.eus/eu/-/39-basarri-bertsopaper-saria
Ver 3174_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Ver 3174_aldizkakoa_file_eskuorria1.pdf

Participantes

Organizadores
Zarauzko Udala
Jueces
Alkorta, Uxue
Egaña, Andoni
Gabilondo, Nahikari
Campeón/a
Aner "Euzkitze"

Descripción

Saritutako lana

1- Kotxeari gortinak jarri behar dizkiot igandeetarako / Aner "Euzkitze"
Oinarriak
1.SARIA
Zarauzko Udalak 39. Basarri Bertsopaper saria antolatu du, euskara eta bertsogintza sustatzeko.

2.BALDINTZAK
Sariketan parte-hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte lanek:

- Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.

- Gaia librea izango da.

- Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da.

- Parte hartzaileek gehienez bi lan bidali ditzakete.

- Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

3.AURKEZPENA
Lanak posta elektronikoz aurkeztuko dira: kultura@zarautz.eus helbidera bi pdf artxibo bidali, era honetara:

3.1.Bertso sorta: bertso sortaren izenburua eta parentesi artean egilearen izengoitia. Adibidez: Udaberria (Pirata beltza).pdf

3.2.Izenemate orria osatuta eta sinatuta: pdf dokumentuaren izena egilearen izengoitia izango da, adibidez: Pirata beltza.pdf

Bertsotik bertsora bi lerro zuriko tartea utziko da.

4.EPEAK
Lanak aurkezteko epea 2023 ekainaren 21ean amaituko da. Epaia uztailaren 4an jakinaraziko da. Sari-ematea uztailean egingo da, Bertso Astean.

5.EPAIMAHAIA
Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia. 39. Edizioko epaimahaian izango dira: Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Uxue Alkorta edo horien ordezkoak.
Zarauzko Udalak idazkari bat izendatuko du, epaileen arteko batzarra deitzeko, erabakia jasotzeko eta irabazleari jakinarazteko.

6.EPAIAK
Zarauzko Udalak 1.800 euro ezarri ditu irabazlearentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak PFEZ zergaz %15 atxikiko du. Beraz, 1.530 euro garbi jasoko ditu irabazleak.
Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da. Aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, saria eman gabe geratuko da.

7.SARI EMATEA
Saria Bertso Astean egingo den ekitaldian emango da.

8.LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Egilearena da lanaren gaineko jabetza. Zarauzko Udalak konfidentzialtasun osoz gordeko ditu lan guztiak. Epaia ezagutzera eman ostean, deuseztatu egingo ditu saritu gabeko lanak.

9.LEGE BARRUTIA
Arautegi honetan jasotzen ez den gorabeherarik sortzen bada, sariketara aurkezten diren egileek auzi guztiekiko erabakia erakunde antolatzailearen esku utziko dute. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas