Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (32. 2023. Ordizia)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Ordizia
Fecha final
2023-09-10
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-07-01
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Ver 3175_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participantes

Organizadores
Argi Berri Elkartea

Descripción

Oinarriak
LAZKAO TXIKI XXXII. BERTSOPAPER LEHIAKETA

ANTOLAKETA
Lehiaketa hiru mailatan banatzen dugu:
- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2023an 14 betetzen ez dituztenentzat).
- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2023an gutxienez 14 urte eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).
- Helduen maila: 2004an edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK
- Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIA
- Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia.
Gaia “SAKELAKORIK GABE EZIN BIZI" izango da.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
ARGI-BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa)
Gipuzkoa kalea 15-behea 20240 ORDIZIA
Nahi bada e-postaz ere bidali daitezke lanak: aitor-c@aek.eus

EPEA
Lanak 2023ko uztailaren 1erako bidaliko dira aurretik aipatu helbidetakoren batera.

BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
- Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.
- Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira (ohiko posta erabiliz gero).
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
- Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia, e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
- Bertsoak ordenagailuz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
- Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
- Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- E-mallez bidaliz gero, berriz, mezu berean alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute).

Gaztetxoek
l.ak 200 euro
2.ak 100 euro
3.ak 50 euro

Gazteek
l.ak 300 euro
2.ak 200 euro
3.ak 100 euro

Helduek
l.ak 500 euro
2.ak 400 euro
3.ak 300 euro

Oharra: diru-sariei legez dagozkien erretentzioak egingo zaizkie.

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea Izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.

SARI BANAKETA
2023ko irailaren 10ean egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.

EPAIMAHAIA
Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, altolatzaileekin konpondu beharko luke.

INFORMAZIOA
Beste informaziorik edo behar izanez gero telefono zenbaki honetara dei dezakezue: 649011262 (Aitor).

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas