Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Bertsolamintza (4. 2005)
Información
- Tipo de actuación
- Jardunaldia
- Fecha final
- 2005-09-10
- Extensión
- Euskal Herria
- Extensión
- Euskal Herri mailakoa
Participantes
- Organizadores
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Descripción
- Oinarriak
- BERTSO ESKOLAK AZTERGAI
Bertsolaritzaren oinarri garrantzitsua da bertso-eskolena. Geldirik ez dagoen errealitatea. 25 urteko ibilbidea egin duen mugimendua. Amurizarekin egituratzen hasi zen sarea euskal herri eta hirietara zabaldua dago, urtero dozenaka bertsozale eta bertsolari plazaratzen ditu, eta argi dago aurrerantzean ere bertsolaritzaren bideak lotura estua izango duena bertso-eskolenarekin.
25 urteko tarte horretan gizarteak ere bidea egin du. Gizartean kultura eta ohituren inguruan emandako aldaketek eragina izan dute bertso-eskolengan. Bertsolaritzaren irakaskuntza hezkuntza arautuan sartu da, eta haur eta gazte euskaldunek aisialdian duten eskaintza inoiz baino zabalagoa da. Bertso irakaslearen figura, bestalde, asko gaztetu da. Badirudi aldaketa hauek guztien aurrean bere burua berkokatu nahian dabilela bertso-eskola, eta gogoeta sakon baten premia nabaritu duten hotsak entzuten ari dira han eta hemen.
Estrategia definitzea helburu
Bitarte horretan ere Bertsozale Elkartea sortu da. Bertso-eskolen mugimendua Elkartea baino zabalagoa da, baina Elkartearen proiektuan transmisioa ardatz izanik, bertso-eskolak babestu eta lagundu behar ditu, bere eginkizunean ezinbesteko bidelagun dituelako. Horregatik hartu du bere gain gogoeta zabal baten antolaketaren ardura. Bertso gaietarako gogoeta marko bezala sortu zen Bertsolamintza bertso-eskolen zerbitzura jarriko du aurten, uztailean amaituko den gogoetaldia egiteko.
Bertso-eskolen mugimenduari buruz ari gara, baina mugimendu hori ez da kolore bakarrekoa, ezta gutxiago ere. Ezaugarri, helburu eta baldintza anitzeko errealitatea osatzen dute bertso-eskolek, eta aniztasun hori oso kontuan hartzekoa da gogoetaren abiapuntu honetan. Lehendik ere asko baldintzatu du honek Elkartearen eskuartzea. 2005eko egitasmoan helburu nagusietan jarri du Bertsozale Elkarteak bertso-eskolen mugimenduari aurrera bultzada bat ematea. Zehatzago esateko, Bertsolamintzan emango den gogoetaren helburua zera da, bertso-eskolek Euskal Herri mailan egun bizi duten egoeraren diagnositik abiatuta, datozen urteetan Elkarteak aurrera eraman behar dituen egitasmoen definitzea.
Mintegiak lan-taldeetan
Apirilean hasita bertso-eskoletako eragileen zerrenda zabal batetik sortutako lan-taldeak mintegietan bilduko dira. Horretarako, lau bloketan banatu da gogoeta: Bertso-eskolen izaera, antolaketa, pedagogia arloa eta ekintza osagarriak. Irakasleen eta arduradunen parte hartzea zuzena izan dadin ahaleginduko gara, bertso-eskoletan eragile direnen ekarpenak izango baitira gogoetaren mamia.