Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
"Bertsopentsiotan" Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa (1. 2023)
Información
- Tipo de actuación
- Lehiaketa
- Fecha comienzo
- 2023-11-15
- Fecha final
- 2024-01-15
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2024-01-15
- Extensión
- Euskal Herri mailakoa
Ver 3226_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Participantes
- Organizadores
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua - Campeón/a
Gonzalez de Durana, Rikardo
Descripción
- Saritutako lana
- Horratx saridunen zerrenda eta lanak:
1. Ricardo Gonzalez de Durana "Irazaia"
Izenburua: "Pentsio duinak"
Doinua: Habanera
2. German Kortabarria Igartua
Izenburua: "Francoren mende jaioak gara"
Doinua: Irrintziekin esnatzen dira
3. Jesus Peñagarikano Labaka "Zumitz"
Izenburua: "Pentsiomenduak"
Doinua: Mutil koxkor bat itsu aurreko
4. Julian Albistur Aranburu (Urumea)
Izenburua: "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean"
Doinua: Habanera
AIPAMENAK :
-Serapio Lopez Ortueta "Zior"
Izenburua: "Pentsionistak"
Doinua: Triste bizi naiz eta
-Maite Aristegi Larrañaga "Lamaño"
Izenburua: "Plaza-bete duintasun"
Doinua: Martxa baten lehen notak
-Justo Alberdi Artetxe "Ergoien"
Izenburua: "Aurrera pentsiodunak!!"
Doinua: Navarra tiene cadenas
-Mikel Mendizabal Garmendia "Lau hankan"
Izenburua: "Pentsionistak gera"
Doinua: Mendian gora haritza
-Iñaki Urionaguena Antolin "Munitibarko santutxuarra"
Izenburua: "Pentsiodunak tinko"
Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak (Teologia, ideologia)
- Oinarriak
- "Bertsopentsiotan" Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa.
Parte hartzaileak: 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta diasporako euskaldunak.
Kultur ekimen honen bidez "pentsioen gaian sakondu eta gizarteratu" nahi dute: "Pentsioen gaia gizarte osoari dagokigun gaia da. Bereziki eta zuzenean guri, baina etorkizunari begira gizarte eredua definitzen duen gako nagusienetakoa da. Gizarte berdinzale baten ardatza". Lehiaketaren gaia horixe izango da: "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean da gaia. Pentsiodunen Mugimenduak astelehenero aldarrikatzen dituenak izango dira bertso jarrien gaia, bere luze-zabalean".
Hiru eta sei bertso artean idatzi beharko ditu parte hartu nahi duenak, neurri librean, eta ahal dela sortzerakoan buruan erabili duen doinua adierazita. Bertso sorta osatzeari garrantzia eman diote antolatzaileek, "hau da, lotura argia daukaten bertsoz osatutako lanak" jaso nahi dituzte.
Sari-banaketa berezia
Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldi publiko eta zabalaren bidez egingo dute. "Parte-hartzaile guztiak gonbidatuko dituzte, sarituen bertsoekin batera, egun punta-puntakoak diren bertsolarien bat-bateko saioaz gozatzeko aukera izango da. Ez da diru-saririk izango. Sarituek euren bertsoak kantatzeko aukera izango dute
Bertso sortak bidaltzeko
Bertso sortak urtarrilaren 15a baino lehen bidali beharko dira posta arruntaz edo posta elektronikoz. Bertso sortak epaituko dituztenek egilearen izena ezagutu ez dezaten, jarraibide hauek eman dituzte:
"Posta arruntaz bidaltzeko, jatorrizko bertso-sorta izenburu batekin eta ezizenez sinatuta gutunazal handi baten sartuko da, egilearen datuak (izen-abizenak, herria eta kontakturako e-mail eta telefono zenbakia) jasoko dituen gutunazal txikiago batekin batera. Gutunazal txikiaren kanpoaldean sortaren izenburua edo egilearen ezizena idatzi. Helbidea: 20 posta-kutxa, Iurreta 48215 (Bizkaia)".
"Posta elektronikoz bidaltzeko, bi korreo bidali beharko dira: batean bertso-sorta izenburuarekin eta ezizenez sinatuta jasoko dituen dokumentua (PDF formatuan, ahal dela); eta bestean, sortaren izenburuari edo ezizenari dagozkion datuak, hau da, izen-abizenak, herria eta kontakturako telefono zenbakia. Posta-helbidea: bertsopentsiotan@gmail.com".
Estructura
- Actuaciones
2024-03-01 Tolosa Jaialdia - Campeón/a
Gonzalez de Durana, Rikardo