Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa (30. 2023. Orio-Aia)
Información
- Tipo de actuación
- Lehiaketa
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2023-11-15
Participantes
- Organizadores
Orioko Udala - Jueces
Lasa, Eli Uzkudun, Ritxi Zabaleta, Jabier - Campeón/a
Mujika, Ainhoa
Descripción
- Saritutako lana
- Bertso eta olerkiak:
1. 'Luiziak' Ainhoa Mujika
2. 'Ezerrez ta asko' Xabier Iribarren
3. 'Oria: Aizkorritik itsasora' Xabier Sukia
Accesita: 'Juan Zen' Iñigo Gaiton
Accesita: 'Aulki morea' Rosi Lazkano
- Oinarriak
- Hona hemen 2023ko lehiaketaren oinarriak:
1.- Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako jendearen artean.
2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.
3.- Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.
4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.
5.- Lanen luzera librea izango da.
6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.
7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).
8.- Gaia librea izango da.
9.- Lanak aurkezteko era: Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena. Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.
10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.
11.- Sariak hauek izango dira:
Ipuinen atala
saria: 300 euro
saria: 200 euro
saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa
Bertso edo olerkien atala
saria: 300 euro
saria: 200 euro
saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa
12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara-teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utzi ditzake sariak.
13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2023ko azaroaren 15a izango da horretarako azken eguna.
14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.
Estructura
- Actuaciones
2023-12-01 Orio Lehiaketa - Campeón/a
Mujika, Ainhoa