Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak (7. 2021. Villabona)

Información

Tipo de actuación
Jardunaldia
Lugar
Amasa-Villabona
Fecha comienzo
2021-06-04
Fecha final
2021-06-04
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Participantes

Organizadores
Bertsozale Elkartea
Mintzola Ahozko Lantegia
Participantes
Arejita, Adolfo "Iturriko"
Ceberio, Iñigo
Erkizia, Xabier
Etxezabal, Irati
Hirigoien, Marie

Descripción

Weberako aurkezpena
Soinu artxiboak: Egitasmo eta esperientziak

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietako edizio honetan askotariko ezaugarriak dituzten soinu artxiboen egitasmo eta esperientzia konkretuak partekatzeko espazioa sortu nahi da. Soinuzko dokumentazioaren ezaugarrietan begirada jarri eta audio fitxategien bilketa, antolaketa eta zabalkundearen inguruan izandako esperientziak eta kezkak plazaratu nahi dira.
Soinu bildumek helburu eta funtzio desberdinak dituzte baliatzen diren esparruaren arabera, izan informaziorako hedabide, ikerketarako erakunde edo musika sorkuntzaren atari. Bestalde, soinu artxiboen azterketa egiterakoan, ezinbestekoa da sortzaile, ikertzaile edo zaleen beharrak aintzat hartzea, baita erabiltzaileengana iristeko bideetan sakondu eta teknologia berriak garatzea ere.
Xenpelar Dokumentazio jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren. Aurtengoa zazpigarren edizioa da.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas