Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (39. 2024. Bergara)
Información
- Tipo de actuación
- Lehiaketa
- Lugar
- Bergara
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2024-04-12
- Extensión
- Bergara
- Extensión
- Herrialde mailakoa
- Sitio web
- https://bergara.eus/eu/node/19193
Participantes
- Organizadores
Bergarako Udala
Descripción
- Saritutako lana
- Bertsoak edo koplak
1. Kategoria: 2009an edo ondoren jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
-Aranzadi ikastola, LH-5 A gela. Lanaren izenburua: Saltxitxalandia, saltxitxa txakurren planeta.
-Aranzadi ikastola, LH-5 B gela. Lanaren izenburua: Txakurra nahi dut.
-San Martin Agirre herri eskola, LH-6 A gela. Lanaren izenburua: Agur Putin
3. kategoria: 2004an edo aurretik jaioak. Sari bat eman da:
1. saria: Unai Garmendia eta Xabier Eguren. Lanaren izenburua: Bertso berriak Marokori jarriak.
- Oinarriak
- OINARRIAK
1.- Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo Bergaran bizi zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte, bakarka zein taldeka.
2.- Lan orijinalak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lana aurkeztu duenak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.
3.- Lanak aurkezteko modua. Honakoak dira lanak aurkezteko moduak eta formatuak:
3.1.- Grabazioak (entzunezkoak zein ikusentzunezkoak) honako webgunearen bitartez aurkeztu behar dira: https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.
3.2.- Testuzko lanak webgunearen bitartez edo paperean entregatu ahal izango dira, udaletxean, Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z).
Paperean aurkeztuz gero, kartazal handi batean honako hauek sartuko dira:
a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, bertso-sortaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.
Kartazal handiaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
• "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
• Lanaren generoa: ipuina, komikia...
• Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria...
Hona hemen lanak aurkezteko moduen eta formatuen taula:
TESTUAK, PAPEREAN
Bergarako Udaletxean, B@Z FORMATU DIGITALEAN
https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.
Antzerkia Bideoa: mp4
Bertsoa Testua paperean Grabazioa (kantatuta aurkeztuz gero): MP3
Testua: Pdf, odt, txt, docx
Ipuin idatzia / poesia Testua paperean Eskuz idatzia bada, irudia: pdf, png edo jpg.
Ordenagailuzko testua: Pdf, odt, txt, docx
Ipuin-kontaketa / podcasta / txistea… Audioa bada: MP3
Bideoa bada: mp4
Komikia Irudia paperean Irudia: png (gomendatua) edo jpg.
4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak entregatzeko epea apirilaren 12ra artekoa izango da.
Sariak, berriz, maiatzaren 26an emango dira Seminarixoko aretoan, eguerdiko 12etan.
5.- Partehartzea saritzea. Parte-hartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.
6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu.
Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, parte-hartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango.
Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere, baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.
7.- Epaimahaia. Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
8.- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.
9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikus-entzunezko generoetako lan sarituak (eta baita besteak ere, egileak kontrakorik adierazi ezik) argitaratu egingo dira https://euskara.bergara.eus webgunean. Horretarako, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.
Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak, lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.
EGILEAREN DATUAK
Generoa (ipuina, bertsoa...):................................................................Kategoria.............
Egilearen izengoitia:..........................................................................................................
Lanaren izenburua:....................................................................................................
Egilearen izen-abizenak:...........................................................................................
Jaioteguna:..........................................
Helbidea:...................................................................Telefonoa:...............................
Ikastetxea:................................................... Emaila:.................................................
Orri honetako datu pertsonalak Bergarako Udalak behar bezala baimendutako fitxategietan sartuko ditu. Datu horiek udal kudeaketarako erabiliko dira bakarrik, baina beste administrazio publikoei edo hirugarrenei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan.
Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute ondorengo helbidera zuzenduta: Bergarako Udala.- San Martín Agirre plaza, 1.- 20.570 Bergara.
IPUIN IDATZIA (Kategoria guztiak), POESIA (4, eta 5. kategoriak)
Gaia: librea.
Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Bost talde izango dira jaioturtearen arabera. Ipuin idatzia kategoria guztietan aurkeztu ahal izango da eta poesia 4. eta 5. kategorietan. Lanen luzera eta sariak hauek izango dira:
Kategoria Jaioturtea Luzera 1. saria 2. saria 3. saria
1
2016-17 1-2 orrialde Ez da, berez, 1. , 2. eta 3. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako hiru sari emango dira.
2 2014-15 1-2 orrialde Ez da, berez, 1. , 2. eta 3. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako hiru sari emango dira.
3 2012-13 1-2 orrialde Ez da, berez, 1. , 2. eta 3. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako hiru sari emango dira.
4 2009-2010-2011 2-5 orrialde 100 €ko bonoa 70 €ko bonoa 50 €ko bonoa
5 2008 edo aurretik 3-10 orrialde 250 €ko bonoa 200 €ko bonoa 150 €ko bonoa
Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu. Lanak paperean edo webgune bitartez aurkeztu ahal izango dira (ikus 3. oinarria).
Laugarren eta bosgarren kategorietan bereiz saritu ahal izango dira ipuin idatzia eta poesia. Horretarako kategoria bakoitzeko parte-hartzaile kopurua eta lanen kalitatea hartuko da aintzat. Kasu horretan, sariak ere moldatu eta, behar izanez gero, bikoiztu ahal izango dira.
BERTSO EDO KOPLAK
Azalpena: Bertsotzat hartzen dugu hemen gutxienez 4 oin dituena eta koplatzat gutxienez 2 dituena.
Gaia, neurria eta doinua libre izango dira hiru kategorietan.
Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:
Kategoria Jaioturtea Gutxieneko luzera 1. saria 2. saria
1 2010ean edo ondoren 2 bertso edo 4 kopla Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2 2006-2007-2008-2009 3 bertso edo 6 kopla 80 €ko bonoa 50 €ko bonoa
3 2005ean edo aurretik 6 bertso edo 10 kopla 150 €ko bonoa 80 €ko bonoa
Bertso edo koplak idatziz aurkeztu beharko dira, derrigorrez, eta, horretaz gain, kantatuta ere aurkez litezke. Ikus formatuei buruzko azalpen zehatzagoa 3. oinarrian.
Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.
KOMIKIA.
Gaia: librea.
Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta sariak hauek izango dira:
Kategoria Jaioturtea 1. saria 2. saria
1 2012-13-14 Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2 2009-2010-2011 80 €ko bonoa 50 €ko bonoa
3 2008 edo aurretik 140 €ko bonoa 80 €ko bonoa
Aurkeztu beharreko lana. Aurkeztuko den lanaren egitura eta tamaina librea izango da baina gutxieneko tamaina 29 x 10 cm-ko komiki tira izango da. Horretaz aparte, aukera ematen da aplikazio informatikoz sortutako komikiak aurkezteko eta kategoria bakoitzeko parte-hartzaile kopuruaren eta lanen kalitatearen arabera, bereiz saritu ahal izango dira eskuz egindako komikiak eta ordenagailuz moldatutakoak.
Lanak paperean edo webgune bitartez aurkeztu ahal izango dira (ikus 3. oinarria).
Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.
Lehiaketaren helburu nagusietako bat komikien bidez ahozko berbeta lantzea da; beraz, ez da onartuko komiki muturik eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, bereziki baloratuko du komikietako testuen egokitasun eta adierazkortasuna.
INTERPRETAZIOA ETA KONTAKETA: IPUIN-KONTAKETA, PODCASTA, ANTZERKIA…
Gaia: librea.
Iraupena: gutxienez, minutu bateko iraupena izan beharko du kontaketak. Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.
Lau multzo izango dira parte-hartzaileen jaioturtearen arabera:
Kategoria Jaioturtea 1. saria 2. saria
1 2018an edo ondoren Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2 2012-2017 Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
3 2008-2011 200 €ko bonoa 150 €ko bonoa
4 2007an edo aurretik 300 €ko bonoa 200 €ko bonoa
Kategoria bakoitzeko parte-hartzaile kopuruaren eta lanen kalitatearen arabera, bereiz saritu ahal izango dira azpi generoak: ipuin-kontaketa, podcasta, antzerkia, txiste edo pasadizoak... Kasu horretan, sariok ere moldatu ahal izango dira.
Lanak aurkezteko modua: Lanak entzunezko edo ikus-entzunezko artxibo digitalean (formatuak: MP3 edo MP4) grabatuta aurkeztu beharko dira. Artxibook ahal den neurrian (Webgunea 250 Mb arteko artxiboak igotzeko prestatuta dago), sare bidez aurkeztea gomendatzen da https://euskara.bergara.eus/ webgunean horretarako gertatutako formularioa erabiliaz. Formularioaren helbide zehatza: https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.
Artxiboa handia balitz eta webgunera jasotzeko grabazioaren kalitatea txikitu beharra balego edo bestelako arazorik balitz, halako artxiboak bidaltzeko programak (tori.eus, wetransfer…) erabiliz bidal dezakezu artxiboa euskara@bergara.eus helbidera, edo CD zein DVDan ekarri Euskara Zerbitzura. Edonola ere, lanaren eta egilearen datuak webguneko formularioan sartu beharko dira.
Lehiaketaren helburua euskarazko ahozko komunikazioa lantzea da eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, kontaera edo antzezteko modua (ahots modulazioak, isiluneak, intonazioa, gorputz espresioa...) hartuko ditu, batez ere, kontuan. Arrazoi horregatik, ez da, antzerki muturik onartuko eta ez da baloratuko kontakizuna orijinala izatea, eta baliagarriak izango dira lehendik egindako edozein grabazioren birkontatzeak edo parodiak ere.
Edozein kasutan orijinala ez baldin bada, adierazi egin beharko da lanaren izenburua eta egilea, baldin badu.