Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Señora Sariketa (4. 2024)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Lugar
Portugalete
Fecha comienzo
2024-06-08
Fecha final
2024-06-08
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Participantes

Descripción

Oinarriak
‘Señora sariketa’

Zortzi bertsolarik parte hartuko dute emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen txapelketan.

Egun osoko egitaraua izango da. 12:30ean bertso-poteoa Ahalduntze bertso-eskolako kideen eskutik. Izar Gorria tabernan hasita.
14:30ean barkaria merkatuan eta 17:30ean saioa merkatuan.
*Bazkarian izena emateko honako galdetegi hau bete behar da.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScQe1krKzdplM6uOaXTw976rZnVGdNLOGbI
c3JxLlHopC1auA/viewform?usp=sf_link

*Saioko sarrera momentuan eskuragarri.

Zer da ‘Señora sariketa’?

Iaz egin zuten hainbat bertsolarik eta bertsozale feministek ‘Señora Sariketaren’ lehenbiziko aldia, tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoz. Belaunaldien arteko aliantzak sendotzea dute helburu, ahalduntze kolektiboaren bidetik, beti ere, lurraldetasuna aintzat hartuz.

Baina, zergatik “señora” hitza? Andre zaharrarekin eta bakardarearekin loturiko kontzeptuari buelta eman nahi izan diotelako; Maider Arregi bertsolari eta antolatzaileak adierazi gisan “emakume indartsu bat da señora bat, ahaldunduta dagoena”; hitzaren eraldaketa hori lortzea da xedea.

Kateorratza, irudia

Kateorratz bat. Horra aurtengo sariketak hautatutako sinboloa, izan ere, “señora guztiak” ordezkatu ditzakeen tresna da: “makarren txapetan dago, punkyen belarritakoetan eta adinekoen zapietan”. Hala, “zorrotza” da kateorratza eta “denak elkartzeko” balio dezake aldi berean.

Diseinuaren eta sariketaren inguruko informazio guztia Twitter eta Instagram sare sozialen bitartez eskuratu daiteke, @senorasariketa kontuan.

Estructura

Actuaciones
2024-06-08 Portugalete Sariketa
Sailkapena
Buruz burukoa: Haira Aizpurua eta Jone Uria
Campeón/a
Uria Albizuri, Jone
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas