Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bideo-Kopla Lehiaketa (5. 2024. Gasteiz)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Gasteiz
Fecha final
2024-11-15
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2024-11-15
Extensión
Araba

Participantes

Organizadores
Alea: Arabako albisteak
Arabako Bertsozale Elkartea

Descripción

Saritutako lana


Bertso-kopla bideo lehiaketako V. edizioan 110 talde inguru izan dira lehian. Guztien artean milaka boto jaso ostean eta epea agortuta, ALEAren webguneko irakurleek emandako saria Lakuabizkarra 5B taldearen esku geratu da, 3.301 boto jasota. Bigarren tokian Gasteizko beste talde bat izan da: Armentia Ikastolako Bertxilika 4 taldea, 2.559 botorekin.

Baina hori sari bat besterik ez da. Orain, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek beste lan asko saritu dituzte. Lehiaketako babesleek sariak banatu dizkiete beste hainbat talderi: Argantzun 3.zikloa , Barrundia Herri Eskola, Bertxilika LH4, Aretako Bertso Eskola, Legutioko Bertso Eskola, Angel Ganivet 5. D, Umandi 5.C, San Bizente ikastola 6. Maila, Gorbeia eskola 6. Maila, Virgen de Oro 6.maila, Ikasbidea 5.D, Toki Eder 5A, Zabalgana 5.B eta Lope de Larrea 5.D).

Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Lautadan Eskape Room bat.
BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.

Oinarriak
Hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Hauxe gaia: Zer dago ikusteko zure inguruan?

Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.

Horretarako egokitutako galdetegia erabili beharko da:

OHAR GARRANTZITSUAK

Bideoak galdetegiaren bitartez bakarrik bidali ahalko dira. Ez dira onartuko emailez, whatsapp bidez edo beste edozein bidetatik jasotako bideoak.

Epe barruan jasotako bideoak bakarrik onartuko dira. Bidalketa epea azaroaren 15eko 21:00etan bukatuko da.

Bideoak bidaltzeko arazorik izatekotan, bide hauetatik argitu ahalko dira zalantzak:
695 63 28 62 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
bideokopla@gmail.com helbidera idatzita (erantzuna mezua jasotzen denetik hurrengo 24 orduetan emango da).

Irabazleak eta sariak

Jasotzen diren lanen artean, bideo-kopla onenaren saria aukeratuko du publikoak, eta, horrekin batera, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek lan bana aukeratuko dute; baliteke ere epaimahaiak aipamen bereziak ematea talde gehiagori.

Ugari izango dira sarituak horrenbestez, eta askotariko sariak izango dituzte eskuragarri:

Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Eskape Room bat Lautadan.
BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia..
HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.
ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.

Sari banaketa

Sari banaketa abenduaren 1ean 12:00etan egingo da, oraindik zehazteke dagoen Gasteizko areto batean. Ekitaldian, irabazleen bertsoak ikusi eta sariak banatzeaz gain, saio musikatuaz gozatu ahalko da lurraldeko bertsolari onenen eskutik.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak edo sarrerak aldez aurretik erreserbatu ahal izango dira.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas