Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Basarri Saria (41. 2025. Zarautz)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Zarautz
Fecha final
2025-06-20
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-06-20
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Sitio web
https://www.zarautz.eus/eu/-/41-basarri-bertsopaper-saria

Participantes

Organizadores
Zarauzko Udala
Jueces
Egaña, Andoni
Gabilondo, Nahikari
Muniain Caballero, Unai

Descripción

Oinarriak
1. SARIA
Zarauzko Udalak 41. Basarri Bertsopaper saria antolatu du, euskara eta bertsogintza
sustatzeko.

2. BALDINTZAK
Sariketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte lanek:
-Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
-Gaia librea izango da.
-Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da.
-Parte-hartzaileek gehienez bi lan bidal ditzakete.
-Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

3. AURKEZPENA
Lanak posta elektronikoz aurkeztuko dira: kultura@zarautz.eus helbidera bi pdf artxibo
bidali, era honetara:
a. Bertso sorta: bertso sortaren izenburua eta parentesi artean egilearen izengoitia. Adibidez:
Udaberria (Pirata beltza).pdf
b. Izen-emate orria osatuta eta sinatuta: pdf dokumentuaren izena egilearen izengoitia izango da
Adibidez: Pirata beltza.pdf

Bertsotik bertsora bi lerro zuriko tartea utziko da.
Lanak jaso izanaren ziurtagiria edo mezua jasoko dute egileek. Beraz, erantzunik jasotzen ez bada, lanak behar bezala iritsi ez direla adieraziko du.

4. EPEAK
Lanak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 20an amaituko da.
Epaia uztailaren lehen astean jakinaraziko da.
Sari-ematea uztailean egingo da, Bertso Astean.

5. EPAIMAHAIA
Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia. 41. edizioko epaimahaian izango dira: Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Unai Muniain
edo horien ordezkoak. Zarauzko Udalak idazkari bat izendatuko du, epaileen arteko batzarra deitzeko, erabakia jasotzeko eta irabazleari jakinarazteko.

6. EPAIAK
Zarauzko Udalak 1.800 euro ezarri ditu irabazlearentzat. Saria PFEZ zergaren atxikipenaz salbuetsita dago.
Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da. Aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, saria eman gabe geratuko da.

7. SARI-EMATEA
Saria Bertso Astean egingo den ekitaldian emango da.

8. LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Egilearena da lanaren gaineko jabetza. Zarauzko Udalak konfidentzialtasun osoz gordeko ditu lan guztiak. Epaia ezagutzera
eman ostean, deuseztatu egingo ditu saritu gabeko lanak.

9. LEGE BARRUTIA
Arautegi honetan jasotzen ez den gorabeherarik sortzen bada, sariketara aurkezten diren egileek auzi guztiekiko erabakia erakunde antolatzailearen esku utziko dute.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas