Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Arrasate Bertso-Paper Lehiaketa (38. 2025. Arrasate)
Información
- Tipo de actuación
- Lehiaketa
- Lugar
- Arrasate
- Fecha final
- 2025-03-16
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2025-03-16
- Extensión
- Debagoiena
- Extensión
- Eskualde mailakoa
- Sitio web
- https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/acerca-de/
Participantes
- Organizadores
AED Kultur Elkartea
Descripción
- Saritutako lana
- Arrasate literatur lehiaketen 38. edizioak baditu finalistak. Jasotako 503 lanak, kategoriaka antolatutako epaimahaien galbahetik pasa eta gero, 26 gazte hauen artean banatuko dira sarituak:
BERTSO-PAPERETAN: Ane Saez, Soukayna Azouagh eta Amaia Gonzalezek osatutako taldea, Alaitz Berasaluze eta Jule Galdos bikotea, Ibai Gallastegi eta Araitz Llodio Azkarate, Enaitz Zeziaga Garmendia, Garazi Elortza Agirre eta Intza Altzua Azkaratek osatutako taldea. - Oinarriak
Lehiaketa hauetan Debagoienean bizi edota ikasten duten gazteek parte har dezakete, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko edota Erdi Mailako heziketa zikloetako 2. mailara arte.
Soilik euskarazko lanak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
Idazlanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira. Ilustrazioak eta komikiak, berriz, A4 neurrian eginda eta eskaneatuta.
Lanak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: aed@aedelkartea.eus.
Bi dokumentu bidali behar dira mezu elektroniko horri atxikita, lehiaketa guztietan:
*Batean, aurkeztutako lana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe.
*Bestean, egilearen datu hauek zehaztuko dira:
-Idazlanari jarri zaion leloa
- Egilearen izen-abizenak (egileak bat baino gehiago badira, guztienak)
- Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
-Etxeko helbidea
- Posta elektronikoa
- Telefono zenbakia
Lanak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 16an bukatuko da.
Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
Lanak epaitzerakoan, hurrengo irizpideak hartuko dituzte kontuan:
-Sormena eta irudimena
-Hizkuntzaren zuzentasuna eta aberastasuna
-Testuaren balio literarioa
Finalisten zerrenda 2025ko maiatzaren 7an kaleratuko dugu tokiko hedabideetan eta AEDren sare sozialetan.
Behin betiko irabazleen izenak 2025eko maiatzaren 13an egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko ditugu.
Pertsona berak sari bat baino gehiago irabaz dezake, betiere lehiaketa ezberdinetan bada. Ezingo du, inolaz ere, bi sari jaso lehiaketa berean.
Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezakete epaimahaiek.
Idatz itzazu zure bertsoak, nahi duzun doinu eta neurrian, hurrengo gaia erabiliz:
“EUSKAL HERRIA”
MAILA
LH5-LH6 Bi bertso 100 € Oparia
DBH1-DBH2 Hiru bertso 150 € Oparia