Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketa (36. 2025. Donostia)
Información
- Tipo de actuación
- Lehiaketa
- Lugar
- Donostia
- Fecha final
- 2025-02-14
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2025-02-14
- Extensión
- Donostia
Participantes
- Organizadores
Donostiako Udala
Descripción
- Saritutako lana
- Bertsoari dagokiona:
-C _ Amets Otamendi Oiartzabal _ Isatsik ez duen tximua _ Zurriola Ikastola
-E _ Alba Agirrezabalaga Murua_ Bortxaketen desgrazia _ Lauaizeta Ikastola BHI
-E_ Naroa Betelu Dopozo _ Urtebetezerako bertsoak _ Arantzazuko Ama BHI
-E _Markel Barrios Zipitria _ Euskara eta gu _ Sabto Tomas Lizeoa
-E_ Asier Mujika Alberdi _ Selektibitatea _ Santo Tomas Lizeoa - Oinarriak
- Parte har dezakete: Donostian erroldatutakoek edo/eta Donostiako ikastetxeetan ikasten ari diren 8-18 urte bitarteko haur eta
gazteek.
2. Adin kategoria hauek bereiziko dira:
B- Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte)
C- Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte)
D- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte)
E- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte)
F- Batxilergoa eta Lanbide-heziketa (16-18 urte)
3. Sei lehiaketa mota izango dira, baina adin tarte guztietan ez dira denak eskainiko:
Komikia · Webkomikia edo Komiki digitala (ordenagailuko tresnen bidez sortutako komikiak)
Olerkia · Ipuina · Bertso papera · Mikroipuina
4. Lehiaketako lanek euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Baldintza hauetakoren bat bete
ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da egilea, horretarako epaimahaiak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak berariazko
erabakia hartu eta gero. Epaimahaiak, epaia publiko egin eta gero, frogatuko balu saritutako lanen batek ez duela baldintza ho-
rietako bat betetzen, jasotako sariak itzuli beharko ditu egileak.
5. Lanak bakarkakoak izango dira sail guztietan.
6. Parte hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
7. Beheko taulan jasotzen da adin talde bakoitzak zer lehiaketa motan parte har dezakeen eta baita adin tarte bakoitzari egokitutako
lanen luzerak ere.
8. Lanak ikastetxeetan edo Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia) aurkeztu behar dira, eta
lanen aurre aukeraketa ikastetxeen ordezkariez osatutako epaimahai batek egingo du.
9. Parte hartzaileen lanak 15 egunez gordeko dira sari banaketa egiten den egunetik aurrera kontatuta. Epe hori gaindituta, egileek
ezingo dute lana berreskuratu.
10. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adie-
raziz. Lan hauek prentsa idatzian, ohiko argitalpen modura edota internet sarean eman ahal izango ditu ezagutzera.
11. Epaimahaia honako idazle, bertsolari edo marrazkilari hauek osatua izango da: Yolanda Arrieta, Beñat Gaztelumendi, Ana Ma-
lagon, Iñaki Martiarena “Mattin”, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Sarien
behin betiko esleipena lanak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabetera egingo da, gehienez ere.
12. Aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke. Kategoria bateko le-
hiaketa mota batean saria eman gabe utziz gero, beste kategoria edo modalitate batean bi sari eman daitezke epaimahaiak hala
erabakita.
13. Lanek 2025eko otsailaren 14rako Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskuetan egon beharko dute.
14. Ipuina, mikroipuina, olerkia eta bertso papera lanak ordenagailuz, A4 neurrian tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita
aurkeztu behar dira. Lan originala bakarrik aurkeztu behar da, kopiarik gabe.
15. Lehiaketa mota guztietan lanak era honetan aurkeztuko dira:
a) Alde batetik egilearen fitxa eta bestetik lana.
b) Lanaren izenburua lehen orrialdean azalduko da goiko aldean.
c) Lanean goitizena, lehiaketa mota eta adin kategoria azalduko dira, eskuinean, goian.
Egilearen izena ez da lanean inon agertu behar!
d) Ipuinaren kasuan karaktere kopurua ere jarri behar da.
e) Komikien kasuan, atzealdean jar daitezke datuak, lehen orrian lekurik ez badago.
16. Non eta nola entregatu lanak:
a) Ohiko bidetik:
- Ikastetxeak lanak eta fitxak jaso, eta Euskara Zerbitzura ekarri (Konstituzio plaza 2, behea)
- Ikastetxeak lanak eta fitxak jaso eta Euskara Zerbitzuari jakinarazi mezularia ikastetxera bidal dezan lanen bila.
Oharra: Ez sartu fitxa inongo gutun-azaletan, eta ez grapatu lanarekin batera. Fitxa letra larriz bete mesedez.
b) Email honetara bidali lana eta fitxa (bertsoa, ipuina, poesia, e-komikia, mikroipuina): kmlehiaketa@donostia.eus.
Email bakoitzean egile baten lana edo lanak fitxarekin batera.
c) Posta arruntaren bidez: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua (Koldo Mitxelena), Konstituzio plaza 2, behea, 20003 Donostia.
17. Sari banaketa 2025eko maiatzaren 24an izango da Udalaren Pleno Aretoan