Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Orribakar Literatura Lehiaketa (12. 2025. Lezo)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Fecha comienzo
2025-09-01
Fecha final
2025-11-21
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-11-21
Sitio web
https://oarsoaldea.hitza.eus/2025/10/28/lezo-orribakar-literatura-lehiaketa-2/

Descripción

Oinarriak


Irailaren lehen egunetik zabalik da XII. OrriBakaR Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Azaroaren 21era arte izango dira Andreone Lezoko Udal Liburutegiaren ateak zabalik lan horiek jasotzeko. Lanek orrialde bakarreko luzera izan behar dute gehienez, eta horiek Lezoko biztanleek edo Andreoneko bazkideek aurkez ditzakete; haurrentzako eta nerabeentzako literatur sariketa da, eta bost maila ditu ezarrita:

A maila: 6 eta 7 urtekoak.
B maila: 8 eta 9 urtekoak.
D maila: 10 eta 11 urtekoak.
E maila: 12 eta 13 urtekoak.
F maila: 14 eta 15 urtekoak.

Euskarazko sormenak aurkez daitezke soilik. Horiek edozein genero literariokoak izan daitezke: bertsoak, olerkiak, ipuinak, kazetaritza lanak, komikiak… Gaia ere librea da, baina entregatuko diren orrialde bakarreko lan horiek inoiz argitara gabeak behar dute izan.

Behien lan guztiak jasota, antolatzaileek izendatutako epaimahaiak horiek aztertuko ditu, eta sariketaren barruan dauden hamar sariak esleituko ditu (bina maila bakoitzeko). Gerta liteke sarietakoren bat eman gabe uztea, aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik.

Sari banaketa ekitaldia Andreonen egingo da abenduaren 12ko 19:00etan. Maila guztietako bi saridunek liburuak erosteko 100 euroko bonua jasoko dute.

Nola aurkeztu lanak?
Lana orrialde bakar batean aurkeztuko da, eta horren goiko aldean izenburua izan behar du idatzia. Lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztuko da; horren kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen adina idatzi behar dira, eta barruko aldean lana aurkeztu duenaren helbidea, telefonoa eta izen-abizenak. Lana kanpoan joango da, eta gutunazala lanari grapaz josita. Ikastetxearen izena dakarren lanik ez da onartuko.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas