Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Altzako "Arantxa Hernandez Eceiza" Bertso-Paper Lehiaketa (16. 2026. Donostia)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Donostia
Fecha final
2026-05-12
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-05-12
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Sitio web
https://www.bizarrain.eus/bertsopaper-lehiaketa/

Participantes

Organizadores
Bizarrain Euskara Elkartea

Descripción

Oinarriak
OINARRIAK
1. Partehartzaileak.
Bertsopaper lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da.

2. Sariak.
-Lehiaketako irabazleak 200€ eta Altzako baserrietako produktuez osatutako
otarra jasoko du.
-Altzako onenarentzat: Oroigarri bat eta Altzako baserrietako produktuez
osaturiko otarra jasoko du.

3. Eginbeharra.
a) Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira.
b) Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu.
c) Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak
izan behar dute.
d) Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argi adieraztea.
e) Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira.
f) Lanak bakarkakoak izango dira.

4. Lanak aurkezteko modua.
Lan guztiak posta elektroniko bidez bidaliko dira goitizen batez izenpetuta
bizarrain@altza.net helbide elektronikora.

5. Lanak aurkezteko epea.
Lanak aurkezteko epea, 2026eko maiatzaren 12ra arte izango da (12a barne).

6. Epaimahaia eta epaia
a) Epaimahaiaren osaketa Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak erabakiko du.
Bertsolaritzan eta euskal kulturan nor diren bi altzatarrek eta Bizarrain Euskara
Elkarteko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.
Bizarrain Euskara Elkartea. Larratxo Kultur Etxea. Larratxo 55, 20017 Altza. Telf: 605 73 28 45 bizarrain@altza.net
www.bizarrain.eus
b) Epaia, 2026eko maiatzaren 15ean emango da ezagutzera. Eta sari banaketa,
Altzako XXVI. Bertso Aroko maiatzak 31ko bertso saioan izango da.
c) Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Dena den, aurkeztutako lanek
gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.

7. Besterik.
a) Saritutako lanen jabetza Altzako Bizarrain Euskara Elkartearena izango da. Sari-
ematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute
antolatzaileek.
b) Saritu gabeko lanak jasotzeko, 2 hilabeteko epea izango dute egileek; bestela
antolatzaileen esku geratuko dira.
c) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri eta baldintza horiek guztiak onartzea
adierazten du.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas