Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Joxe Iriarte Bertso-Paper Lehiaketa (4. 2008. Altsasu)
Información
- Tipo de actuación
- Lehiaketa
- Lugar
- Altsasu
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2008-03-03
Participantes
- Organizadores
Kima Euskara Taldea
Descripción
- Saritutako lana
- A.1.- Lapuente-Nerea Txapeldun
Zabalza-Pello Txapeldunordea
A.2.- Astiz-Garazi
Ondarra-Maitane - Oinarriak
- SAILAK
Lehiaketak bi sail izanen ditu: ikasleen saila batetik eta helduen saila bestetik. Lehendabiziko sailean parte hartu dezakete Altsasuko eta, oro har, Sakanako ikastetxeetan ari diren ikasleek. Helduen sailean parte hartzeko adinez nagusia izatea
ezinbestekoa da, eta ez da beharrezkoa sakandarra izatea.
Ikasleen saila.
Sail horretan honako kategoria hauek bereiziko dira:
a) LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena: 2 bertso edo 4 kopla.
b) DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena: 2 bertso eta 3 bertso artean.
c) DBHko 3. eta 4. mailak, Batxilergoak, eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena: 3 bertso.
Helduen saila. Gutxienez 8 bertso idatzi beharko dira eta gehienez 12.
LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea 2008ko martxoaren 3an bukatuko da, eguerdiko 15:00etan. Ikasleen sailari dagokionez, lehiaketan parte hartzeko lanak ikastetxeek aurkeztu behar dituzte ikasleen izenean. Lanak Sakanako Mankomunitateko erregistroan aurkeztuko dira, honako helbide honetan:
Sakanako Mankomunitatea
Euskara Zerbitzua
Uriz 38
31830 Lakuntza
Telefonoa: 948 464840
LANAK AURKEZTEKO MODUA
Lan guztiak goitizenez izenpetuko dira. Aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, nortasun agiriaren zenbakia eta, ikasleen kasuan, ikastetxea maila eta adina orri batean idatzirik. Gutun-azalaren kanpoko aldean garbi adierazi beharko dira honako hauek: lanaren izenburua, egilearen izengoitia eta saila eta, ikasleen kasuan, kategoria ere adierazi beharko da.
BALDINTZAK
a) Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
b) Ikasleen sailean, beste edozein erakundek urte berean antolatutako bertsopaper lehiaketetara aurkeztutako lanak onartuko dira.
b) Gaia, doinua eta neurria libreak izango dira.
c) Bertsoak paperean (ordenagailuz idatzirik) eta euskarri elektronikoan (disketean) aurkeztuko dira.
d) Lanak bakarkakoak izanen dira.
SARIAK
Aurkezten diren lan guztien egileek oroigarria jasoko dute. Guztira zortzi sari izanen dira. Hona:
LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena 1. saria 50€
LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena 2. saria 40€
DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena 1. saria 60 €
DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena Z saria 50€
DBHko 3. eta 4. mailak, Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena 1. saria 70 €
DBHko 3. eta 4. mailak, Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena 2. saria 60€
Helduak 1.saria 150 €
Helduak 2. saria 100€
SARI BANAKETA
Sari banaketa maiatzean eginen da ekitaldi publiko batean.
ARGITALPENA
Altsasuko Kima euskara taldeak eta Sakanako Mankomunitateak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango dute, betiere egilearen izena adieraziz.
EPAIMAHAIA
Epaimahaiko kideak Sakanako Mankomunitateko eta Kima euskara taldeko arduradun batek izendatuko dituzte eta bertsolaritzan eta euskal kulturan nor diren hiru kidek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da, Dena den, aurkeztutako lanek gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.