Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Kuadrilan batzen gea [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa

Descripción

Título
Kuadrilan batzen gea
Dokumentuan jasotako izenburua
Kuadrilan batzen gea
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertso berri batzuek bear ditut jarri aurtengo negauren pasadizuari
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Arranondo [Aldizkaria]
Número
261
Fecha de publicación / impresión
2012-06-00

Kuadrilan batzen gea [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Arranondo [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-06-00 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Bertso berri batzuek bear ditut jarri
aurtengo negauren pasadizuari
tximista eta trumoi txingor eta euri
ederto benga dezu aurten pobreari.
II
Ez da ederra izna aurtengo negua
pobrientzat ez da izan entero berua,
mendabal norteko axe ipar pikarua,
aretxek ematen digu sarri endredua.
III
Ezer entzun al dezu lagun albokua,
ba badala diñue tartiua,
makallau sardiña zarra edo potxerrua,
gustora edango degu gero sagardua.
IV
Kuadrilla batzen gera Zubi Zar azpira
guazen itxas bistara Kamiñu berrira,
begira jartzen gera norteko alderdira,
au da, itxuria guazen sagardotegira.
V
Neska eder bat sagardua ematen ari da
danok juaten gera bere alderdira
geuri begira dago beti arpegira
pagatu gabe edo joango ote geran.
VI
Andikan noiz batera etxera abia
lelengo errietan asten da andria
nun ibili zerate alper tunantia
laster gastatu dezu zeure pesetia.
VII
Andria esango dizut nik zuri egia,
beti esango dizut nik zuri egia
bada eztet gastatu, baizikan erdia,
egingo dizkiot nik oneri guardia.
VIII
Ordu batak jo eta bian inguruan
señeru ate joka orra nun dijuan
otarran ogi gutxi jakia auzuan
otz egon arren gizonak bearko du juan
IX
Besigu asko bada gaur bai Ondarruan
berroigetxuren bat arru zeuek bai orduan
neretzat bai al da ezer baba lapikuan
trontxo murtzillua or dezu barruan.
X
Beste gauza bat ere badaukat goguan,
ezer ete dakarren nago esperuan
lau besigu andi andi or dezuz barruan
txikiña kuartillerdi ekarri orduan.