Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Erreskateari jarriak [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari

Descripción

Título
Erreskateari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Erreskateari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Espainiak berezko ohi du Handigintza
Melodia
Agur sagar beltzeran
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2329
Páginas
24
Fecha de publicación / impresión
2012-07-01

Erreskateari jarriak [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-07-01 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Espainiak berezko
ohi du Handigintza
Felipe bigarrena
halaxe zen mintza
Lehen inperioan
beti argi printza
eguzkirik sartzen ez
zeneko oroitza
orain ateratzeko
lotsetan dabiltza.
II
Ehun mila milioi euro…
beste hainbeste bela
Zazpitik lau probintzi
bustiz mela-mela
Erreskate, mailegu,
edo dena dela
Nik uste ia-ia
esan litekeela
jada, Espainia ez
Europa garela.
III
Paradisu fiskalak
palmondo, kokoak
ta kokotza tapaki
gehienen kolkoak
Salbatu bankuak ta
gero gerokoak
Noeren txalupara
poltsa berokoak
bizitza bera baino
lehenagokoak...
IV
Sufragioa ere
omen mailegu gai
boto erreskatea
hauteskundeen zai
Lehen berrehun mila pasa
mapatik kendu ai
orain hirurehun mila
zorretan hartu nahi
Geltoki intermodala
beharko dugu bai.
V
Antonio hizketan
gizon kaskailua
pozik, aurkitu baitu
bere jostailua
Nahiz alde izan lege,
toga ta mailua
Hemen denok daukagu
geure gordailua
memori pixka bat ta
kalkulagailua.
VI
Azken ale bat bada
utzi nahi dudana
eskola txikitako
bizitza emana.
Mende laurden luzean
su bajuko lana
emaitza, benetako
erreskate plana
eginaren aitortza
zorretan daukana.