Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa
Conductor/a
Txoperena, Maddi Ane
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biak Euroagindu auziaren zain dagoen senide bat duzue atxilotuta Toulousen.

Descripción

Melodia
Uso xuria errazu A
Nombre de la estrofa
Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Kaiola beti kaiola
bertan zorne dariola
dugu alaba potxola.
Epaitegitik pasa behar du
astearte hontan hola
ta iruditzen zait guztia aurrez
erabakita dagola. (bis)

M. Lujanbio:
Erabakita dago ta
deus onik ez zaie opa
zigortu eta gorrota.
Polizia bai libreki dabil
sarri iritzien kontra
hain librea ta horren batua
hona hemen dugun Europa. (bis)

S. Colina:
Ez dut konprenitzen aise
garun zulotan ze haize
bihotzean ze oinaze!
Arrazoi duzu Europa deitzen
duten tristura da hauxe
nun pertsona bat saldu litekeen
merkantzia bezalaxe. (bis)

M. Lujanbio:
Eingo dutela apostu!
Ez zaie odolik hoztu
ta horrek badu nahiko kostu.
Delako justizi horren ezpatak
ahoa oso zorrotz du
politika egiteko eskatu
ta gero hegoak moztu. (bis)

S. Colina:
Egonagatik ziegan
bakarrik ta gose greban
lehen beste askoren eran
hegoak moztu dizkiote bai
hilabete hasieran
baina iparra garbi duenak
beti segitzen du hegan. (bis)

M. Lujanbio:
Egurra bero-beroa
zernahitako jeneroa
kartzela ta endredoa!
Baina aroa aldatzen ari
ja ez da izango lehengoa.
Ia ba laiste aurkitzen ditugun
Iparra eta Hegoa! (bis)

S. Colina:
Hoiek elkartzea fite
nahiz eta nahi nukeen nik’e
zenbat buru eragite!
Frantzia eta España artean
ene zenbat fraternité!
Baina kartzelan sartu dituzte
liberté ta égalité. (bis)

M. Lujanbio:
Ai pakearen usoak
ze ikusmira lausoak
bortxaketa, erasoak!
Guantanamora ta Libiara
maiz luzatzen dira soak
baina zailago dira ikusten
etxepeko arazoak. (bis)