Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-04-15 Bergara Jaialdia
Conductor/a
Agirreazaldegi Garzia, Irati
Bertsolaris / Autores
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zeini ez dakit, baina behin irakurritakoa da honako hau: “Dauzkadan gauzarik preziatuenen artean ditut gordeta sekula esan ez ditudan hitz batzuk”. Aitor, denok edukitzen ditugu nahi baino gutxiagotan aipatzen ditugun hitzak. Esango dizkiguzu horietako bizpahiru, eta zergatik esaten dituzun hitz horiek nahi baino gutxiagotan.

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erreza da hitzen bila
urrutira joatea
baina barruan ez da hain
errez mantentzen bakea.
Sarritan irekitzen dut
nere etxeko atea
sarritan oihu bat egin
kexa ala atakea.
Baina nik ere badaukat
guzti horretan partea
han dago ama maitea
han dago aita maitea.
Zaila da gertukoari
“Maite zaitut esatea”. (bis)

Sarritan gogorra naiz ni
gogorretan gogorrena
ondoan izan litekeen
lagunetan mingotsena
berdin da senideena
edota lankideena
baina distantzia ez da
nik nahi dudan sentipena.
Gauza asko pasatzen dira
nere buruan barrena
askotan ateratzen det
nere barruko txarrena.
Ea noiz ateratzen dan
barruan dedan onena! (bis)

Ta zuk galdera eginik
gaur Bergaran frontoi hontan
hitz urrutienen bila
joaten gera holakotan
baina ez da hain erreza
sentituz gero kolokan
barruan dena ez baita
kanpora irteten askotan.
Baina noizbait egin behar da
pertsona izatekotan
beti ezin gera egon
besteei begira kotan
ta hizketan ezin deguna
esaten degu bertsotan. (bis)