Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-05-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (27. 2011. Bilbo)
Actuación
2011-05-28 Bilbo Jaialdia
Conductor/a
Santutxuko Bertso-Eskola
Gai-emailea
Bartra, Oihana
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Unai, hiru aste daramatzazu indignatuta; zuk, Sustrai, hogei urte daramatzazu. Gaur, Arriaga plazan egin duzue topo.

Descripción

Melodia
Zazpi ahizparen gai den oihala
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-05-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Azkenaldian pasatu diran
guztiekin konturatu
eta jente pilo bat han ginen
Arriagara hurreratu.
Zuk zure adinean gaur artean
ez dozu bide hori hartu
adinak ez gaitzala urrindu
ta bai hasarreak batu!

S. Colina:
Ez dut esaten zure asmoak
direnik hain aldrebesak
baina betiko aldapak dira
pikoak eta nekezak.
Nahiz ta beti zurekin eraman
jende zaharraren babesak
zerk batzen gaitu mundu hobe batek
edo zure interesak?

U. Iturriaga:
Barriz be diskurtsoa bihurtu
behar ete jaku horma?
Interesduna irudituko
jatzu datorrena hona
hemen ez dau interes haundirik
ulertu eizu gizona!
Interesak ordaindu ezinak
ekarri gaitu gu hona.

S. Colina:
Nunbait bankuak bihurtu dira
krisiaren estandarte
kalera irten ta egin nahi duzu
behingoan punto ta aparte.
Orain dena da demokrazia
eta dena da gizarte
galdera bakarra otu zait neri:
nun egon zara gaur arte?

U. Iturriaga:
Orain artean neuk be ez dakit
zetan joan jaten astia
izango zan bizimodu erraz bat
hondartza ta eguzkia
baina behingoan itxartu banaiz
onartu naixu ostia!
Trintxeran daroazun denbora
da diferentzi guztia.

S. Colina:
Baina trintxeran nik igaro dut
neure bizitzan aroa
sekula ez izateagatik
menpekoa, esklaboa.
Zuei eskerrak krisi garaia
izango da oparoa
tienda kanpainen negozioa
zuei esker gora doa.

U. Iturriaga:
Eta gainera ironiagaz
zabizela gaur dirudi
gu gara kottadu batzuk antza
jarri zaituenak urduri
gu pringau batzuk zu idealista
betiko eran mundu bi
iraultzailiok mundu ederra
itxi zeunzkuen ba guri!

S. Colina:
Ni Euskaldunan zaildua nauzu
ta manifa bakoitzean
ibiltzen nintzen harriak hartuz
zimiko bat bihotzean.
Nahiz orain harro ikusten zaren
Arenalaren ertzean
egun batean jabetu baietz
nor dagon zuen atzean!