Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-09-25 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-09-25 Irura Jaialdia
Conductor/a
Mendiluze, Aitor
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xebaxtianek urte asko daramatza herriz herri, plazaz plaza, eta ibilbide horri begira biografia bat argitaratzea erabaki du, bere biografia. Ametsi eman zion idazteko enkargua, eta gaur da azken zuzenketak egiteko eguna, inprimategira bidali aurretik. Ez dakit ados egongo diren.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-09-25 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Haseratik hasteko
biak esperantzan
Azpeitin han hasi zan
pausoan ta dantzan
Landetako baserri
zahar baten trazan
eta taberna baten
ez eskola ez plazan
zure bertso eskola
huraxe izan zan. (bis)

S. Lizaso:
Ez zan baserria ta
molde kalekoak
aitaren lagunak'e
ziren balekoak.
Bertso asko entzuna
han botatakoak
grazia egiten ziren
askon hitz jokoak
eta gogoan ditut
ikastitakoak. (bis)

A. Arzallus:
Beraz lehen datua
izan da zuzena
hau titulotxo bat da
hona bigarrena:
azpeitiarra da herritik
irteten ez dena
azpeitiarrak Azpeitin
egiten du dena
baina hau da azpeitiarrik
unibertsalena. (bis)

S. Lizaso:
Hala balitz ez nuke
neregan akatsik
hori jartzeko ez nuen
Amets esperantzik
ta ez zaidazu sortu
horrelako saltsik!
Herri berekoa naiz
badut haien antzik
baina ez naiz azpeitiarra
landetarra baizik. (bis)

A. Arzallus:
Nahiz haseran azpeitiar
bezala aurkeztu
zuzendu beharko det ta
bidea erreztu.
Erantzun didazunez
hori horren prestu
galdera bat egin nahi
dizut dudan, estu:
aizu ordun Azpeitik
txapelikan ez du? (bis)

S. Lizaso:
Azpeitin asko dira
edozertako gai
eta ez dadukanik
ez nuke esan nahi
baina erreparatuz
oain bertsolaritzai
nahiz eta gertutikan
hartzen dion usai
Azpeitik ez daduka
baina Landetak bai. (bis)

A. Arzallus:
Datu biografikotan
sartuz alajaina
bere estatu zibilak
horrek badu maina
gizon ezkondua da
bihotzan ordaina
papeletan jartzen du
izen bat apaina
bere bikotea dala
Andoni Egaña. (bis)

S. Lizaso:
Horrelakoak dira
daduzkagun famak
ta zer siesta egin dun
teknikan hor danak! (1)
Berezi Andonikin
nere harremanak
eta zer balio du
papelan esanak?
Loturak balio du
bihotzak dauzkanak. (bis)

A. Arzallus:
Ta bertsolari gisa
ene ze almazen!
Boteprontoan badu
mila erantzun sen!
Gainera fuertea da
birikaz kantatzen
erantzuna segundun
zaio bururatzen
ta mikro gabe ere
ez da apuratzen. (bis)

S. Lizaso:
Mikrorik gabe ez nun
hainbeste botako
bestela akatsikan
ez nuen faltako.
Ahots sendoa daukat
ukatu zertako?
Lehen ere pasa izan zait
hamaika holako
ta prestatuta nago
larrialditako. (bis)

A. Arzallus:
Eta azken urteetan
Xebaxtian akabo
ze bizitza txuxena
ez puru ez trago!
Mendira joaten da
ni baino gehiago
astebururo doa
gerri eta zango
ta Xoxote hamar metro
bajuago dago. (bis)

S. Lizaso:
Denak ez dira egiak
Ametsen esanak
lehendik nereak ziran
golfoaren famak
edan hainbeste txanpain
erre puru danak
baina denborak hemen
aldatuak danak.
Lehen bizi eiten nintzan
oain irauten lanak! (bis)

(1) Teknikariak mikrofonoa berandu zabaldu zuen, eta Lizasoren lehenengo puntua ez zen ondo entzun.