Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
Bertsoa entzun |
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zintzelarekin ari nintzela
lur gogorrean barrena
ttiki ta ttaka ttaka ta ttiki
ta lur gogorra gardena
ezpata baten punta zorrotza
ta beherago hurrena
ikusi ez dut ba ezpata zuri
ezpatarik ederrena!
Eta azpian hala jartzen du:
Juan de Albret Bigarrena. (bis)
Mila bostehun ta hogeita bata
ez ni ez naiz akordatzen
ta ez egin parra serioa da
ta historira goazen:
Duque de Alba ta zortzi mila
zaldun gose paseatzen...
Gure herria gure erreinua
irakurtzen informatzen
anexioa esaten dute
baina ez konkista izan zen. (bis)
Noainen mila bostehun ta hamasei
katolikoa gustora
ta Amaiurren hogeita bata
eta ezpata bat gora
ta Hondarribi hogeita hiruan
ta euskal animak gora.
Euskal Herria nafar erreinu
surik gabeko polbora
gure herria existitu zen
eta existituko da. (bis)