Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-10-20 Bilbo Jaialdia
Conductor/a
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Enbeita, Onintza
Iturriaga, Unai
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Edonoiz gera edonorekin
gaur komunikatzeko gai
ez da egon behar topatu edo
ondoan egoteko zai
nahi dugunean joan gaitezke
nahi dugun gisan noranahi.
Hori guztia eman dit eta
bizibidea ere bai.

A. Arzallus:
Teknologiak bai on eta txar
bere bueltan asko baitu
demagun norbait dago Asian
eta mobiletik deitu
demagun norbait ilargian da
handik txateatzen aitu...
Hunkitu ezin dugun mundutik
gerturatu egin gaitu.

On. Enbeita:
Mobila ataraz denbora pasa
garraio publikoetan
ta beharrean Internet martxan
jefea falta danetan
mila argazki edo momentu
gorde leikez mobiletan
aspertu behintzat ez naz aspertzen
azkenengo urteetan.

U. Iturriaga:
Ordenagailu txikitxo bat dut
teknologia kuttuna
ta teklatuan komando bat du
da kontrol zeta laguna
norbaitek hanka sartu ezkero
azkar desegiten duna
bizitzak eman ez diguna ta
inoiz emango ez diguna.

A. Sarriegi:
Apenas dago koberturarik
ia ez dugun lekurik
ez det pasatzen Smartphonari
heldu gabe segundurik.
Nere bizitza bete didate
mila datu ta irudik
nahi dedanean out egoteko
askatasuna kendu dit.

A. Arzallus:
Hori baino gauz bitalago bat
ia ezin dena zuzendu
lagunartean mobilera so
hitz bide bat nork mantendu?
Teknologiak dena egiten du
bai eman eta bai kendu
ta urrutitik hurbildu ahala
hurbiletik urrentzen du.

On. Enbeita:
Teknologiak barritu ahala
daukaz hainbat kontu bitxi
eta guztiak kontrolau barik
jada ezin dugu bizi.
Lanean edo etxean bardin
piztu danera iritsi
pantaila nahiko ondo ikusten dot
baina urrunera gitxi.

U. Iturriaga:
Nik e-maila dut teknologian
nere goia nere langa
eta batzutan horrekin ere
etxean ai nahiko lan da:
“Itxoin laztana oraintxe nator
e-mailan soinua izan da”
makinatxo bat zopa hoztu zait
e-mailaren bila joanda!