Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Zaldua:
Nola prestatu duzu
aurten txapelketa?
N.Elustondo:
Ez det asko prestatu
alperra naiz eta.
Hala ta guztiz nator
indarrez beteta
nere mamu guztiak
etxean gordeta.
J. Zaldua:
Lagun asko biltzen da
bertso eskoletan.
N.Elustondo:
Nahiz ta kale egiten
dedan batzuetan
giro oso ederra
dagoenez bertan
joaten segi nahi nuke
hogei bat urtetan.
J. Zaldua:
Bertso eskolen eguna
Markinan da aurten.
N.Elustondo:
Nik ezin dedala joan
burutik ezin ken
bainan animo pila
ari naiz ematen
joaten direnek ondo
pasatu dezaten.