Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Beitia, Idoia
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Descripción

Melodia
Txikitatikan edukia dut
Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nola kartzelan ordu libreak
nahi baino gehio dauzkagun
bisita denak izaten dira
itxaropenaren lagun.
Baino zein ez da zein etorri dan
ta zein ez kontatzen jardun?
Nahiz pasa zenbait ezagun
egiya aitor dezagun:
“Atta bi astez ez dek etorri”
nerekiko maiz esan nun
baino ez dakit ez zun nahi edo
oraindik ezin izan dun. (bis)

Harreman bat guk berreskuratu
eta denboran atzera
ez ote degun egin zalantzan
nago lehenago antzera.
Eztabaidak maiz izan genitun
politikan arabera
Urkullu zalia bera
ni berriz beste aldera
baino haserre hau pasa eta
lasaitzen bada norbera
abertzaliak izan baino lehen
atta ta semia gera. (bis)

Hamabost egun pasako zitun
bere etxian egoskor
baino semiak daukan lotura
ta barne senen zorrak zor
berriro ere etorriko da
bisita eginez emankor
berrogei minutu altxor
ni hemen eta bera hor
kristal lodi bat tartian jarriz
ta jakitun nor degun nor
matte nauenik ez dit esango
baino horregatik dator. (bis)