Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-10-12 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Soto, Julio
Zelaia, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aita-semeak dira, Julio semea eta Iñaki aita. Iñaki aspaldi alargundu zen, eta Juliok uste du bikote-laguna bilatu behar lukeela.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Iñaki Zelaia

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Soto:
Betierekotasuna
nonbait ezinezko,
ama zegoenean
lotura askeko
bizitzari bigarren
aukera eskeko,
ez zaitut ikusi nahi
kopeta tristeko,
garaia duzu bizi
berri bat hasteko.

I.Zelaia:
Semea sermoilari
bezelaxe ekin,
intentzio txarrikan
ez dezu behinepin.
Nahiz odolak gaur neri
lehen aina ez irakin,
zertarako bizitza
berriari ekin,
ni zoriontsu banaiz
lehengo bizitzakin?



J.Soto:
Ama udaran hil zen
zaila da ahazten,
ordutik guretzat da
guztia udazken,
broma egiten dizut
deusek ez du ixten.
Daukazun bizitzari
onena iristen,
hala diozu baina
ez dizut sinisten.

I.Zelaia:
Nahiz ta negar malkotan
ibili luzaro,
aguantatu dezaket
pixka bat gehiago.
Berakin ametsetan
zoriontsu nago,
nik ikusi dezaket
pixkat urrunago,
bera oraindik nere
barrenean dago.

J.Soto:
Hilerrian negarrez
hari despedida,
etxera itzuli ginen
ta hura desira.
Zure begiak dira
bi mako aintzira,
ama barruan duzu
kanpora begira,
zoriontsu izan zaitezen
eskatzen ari da.

I.Zelaia:
Zuk amaren konturik
ez zazu kontatu.
Nik hitz egiten det ta
semea barkatu.
Zuk etxeko giroa
nahi badezu aldatu,
zuk ere urte asko
dituzu pilatu,
aita pakian utzi
eta zeuk bilatu!