Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Martin, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gerrako kazetariak zarete. Bi urtez bahiturik egon ondoren, askatu egin zaituztete. Gaur zatozte hegazkinez etxera.

Descripción

Melodia
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Iraken giro beroa dago
beroa ta irakina
bertan bahitu egin gintuzten
eta zer-nolako mina!
Nahiz atseginez hartu dugun gaur
etxerako hegazkina
bueltan doana ez da izango
joan zen pertsona berdina.

A. Arzallus:
Bi urtetan han ibili gara
itxaropenari eusten
ta indar egin ohi denean maiz
haririk ez denez hausten
ze fanatismo zeukaten hoiek
ta zer arrazoi zituzten
zauri barruan dagonarentzat
oso zaila da ikusten.

J. Martin:
Gerra batean hamaika gorpu
mila bihotz odolustu.
Kazetariak beti behar du
objetibo eta justu.
Gure jarrera aldatu dela
egingo nuke apustu
beraien hortzak zorroztu dira
gure lapitzak kamustu.

A. Arzallus:
Nahiz zorrozteko nik etengabe
egin ditudan indarrak
zenbat sufritu duen urteetan
populu irakiarrak!
Hori kontatu asmotan joan ta
luzatu zaizkit bizarrak
objetiboak ginela uste ta
objetibo militarrak.

J. Martin:
Objetiboa, subjetiboa
baita aldien erditan
gure bihotzak jada hautsita
puskatuta daude bitan.
Mindu gaituzte baina zauriak
itxiko dira egitan
“Ongi etorri” irakurtzean
nere semean begitan.

A. Arzallus:
Nola argitu nahi genituen
Irakeko alde beltzak
ta azkenean gu bahiturik
ikusi gaitu jendetzak.
Zer ari gara azaldu nahian
hango gatazkaren ertzak?
Lehendabiziko besarkada bat
zai egon zaretenentzat.