Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Elustondo, Nerea
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Elkarrekin bizi zarete Nerea eta Julio. Julio astelehenero joan ohi da merkatura barazki eta fruituak erostera. Larunbata iritsi da, eta, astero bezala, usteldu egin dira denak.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo: Ni lodi xamar nago
ta zu berriz flako
barazkiak egoki
gure dietarako
baina ustelduta bada
hor berdea franko
zer erosten dituzu
adornutarako? (bis)

J. Soto: Postuan hiru gizon
hiru emazteki
azenario, porru
etxera ederki
baina zuk beti pizza
beti espageti
eta porru eginda
uzten nauzu beti. (bis)

N. Elustondo: Horrekin ere egin
nahirikan demanda
egia esan dezu
egia esanda
porru patatekin nik
jarri nahi nun langa
sukaldatzea zure
lana ez al zan ba? (bis)

J. Soto: Bihar San Martin da ta
kutxiloa gora
nik kozinatuko dut
zuk gozatu, lora
patata eta porru
ollan sutondora
txorizo pixkatekin
latza egongo da. (bis)


N. Elustondo: Ha ze menua jarri
dezun parez pare!
Guztiak nahastea
litzateke grabe
hori entzunda ohartu
gaur naiz ni hala´re
zeatik nagon aspaldi
kakaik egin gabe. (bis)

J. Soto: Logika bilatu nahiz
hitz ilogikoan
fijatu al zara nere
soinean, tipoan?
Segituko dut pella
ta azak lapikoan
zuk segi zure dieta
mikrobiotikoan. (bis)