Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Lapurtutako haurrak
gurasoen bila
A.Arzallus:
gure inguruan ere
hamaika dabila.
Aurkitzea litzake
ipuin borobila
asko aurkitu gabe
gelditu da hila.
Puntua:
Ametsa amesgaizto
bihurtzen da sarri
A.Arzallus:
Eta Ametsi hemen
puntu hori jarri!
Hitzarekin askotan
ibiltzen naiz larri
neri amesgaiztorik
ez arren ekarri.
Puntua:
Ama batzuen poza
besteen negarra.
A.Arzallus:
Guztientzako ez da
hemen irriparra
baina batzuren pozak
bai baitu indarra
hori dago deneri
zabaldu beharra.