Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-11-23 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Autores
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Uranga, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete, eta harreran izan duzue haur bat lau urtez. Gaur, familia biologikoarengana itzuliko da haurra.

Descripción

Melodia
Lurraren pean sar nindaiteke
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jokin Uranga

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Hiru urtekin hartu genuen
geure etxean Gabriela
jatekorikan ez zuen falta
ta prestu bere logela.
Ai notizia entzun orduko
estutu egin zait sabela!
Ba omen doa bere berezko
etxera bai gure perla.
Iruditzen zait bihotz zati bat
kendu behar digutela. (bis)

J. Uranga:
Hala’re beste bihotz zatiaz
Gabriela nork ez maita?
Ez nuen uste horrelakorik
inork behar zigunik aipa.
Iruditzen zait sufrimendua
dudala neri jarraika
zeure alabak hola esatea
eraman ezina baita:
“Eskerrik asko guztiagatik
muxutxo bat agur aita”. (bis)

Mantxi:
Saiatu ginen haur batek behar
duen guztia ematen
eskolaratu bere garaian
jantzi eta eman jaten.
Esan bezela azken berri hau
ez da errexa jasaten
kosta behar zait Gabrielari
betiko agur esaten
bizi osoa segi nahi nuke
bere guraso izaten. (bis)

J. Uranga:
Eta horrela izango gera
nahiz ta igual ez praktikan
gure argazkia eramango du
gure alabak patrikan.
Zatoz Gabriela eseri hemen
hain aurkitzen gara kinkan!
Zoriontasun ta poztasun bat
dakusat zure begitan
badakizu nun bizi garen ta
etorri zaitez bisitan. (bis)

Mantxi:
Ez izan arren nik sentitzen det
egiz guraso naizena.
Ai Gabriela etorriko ahal da
ahalik eta maizena!
Gure etxean utziko baitu
hutsune bat nabarmena.
Ez da errexa izango baina
kentzeko daukagun pena
ekar dezagun beste bat baina
kenduko ez digutena. (bis)

J. Uranga:
Beste batekin nola pentsatu?
Bihotza daukat lehertzear
bizitzak beti maiz aldaketak
ohi ditu denboran zehar.
Zu eta biok egingo degu
sofan eserita negar
baina honegatik ez dugu inoiz
ere buruik galdu behar.
Bakar-bakarrik geratu gara
ta zaindu dezagun elkar. (bis)