Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Elikagai-bankurako jendeak borondatez emandako janariak biltzen daramazue goiz osoa. Kamioia bete duzue, eta oraindik beste hainbeste geratzen da sartzeko.

Descripción

Melodia
Ama Birjina Erkudengoa I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Une latzetan mina heltzen da
biztanlegoan zainera
arroz poltsa ta irin pakete
elkarren aldamenera.
Irratiz egin gendun eskea
egunkaritan gainera
eskatutako borondatea
borondatea ote da?

A. Mendiluze:
Eman duenak hala eman du
halaxe hartua bedi!
Hortik harago beste kezka bat
barruan sortu zait neri:
nahiz ta kamioi bat bete eta
zorroak pilatzen segi
zorro bakoitza ez al den asko
eta denak gutxiegi.

M. Lujanbio:
Gabon garaia heltzen denean
bihotzek ze zirrikitu...
Ez da gehiegi ta bada zerbait
indarrik ez da akitu.
Pakete hauek ezingo dute
gose haundirik txikitu
eman dutenen kontzientzi kargak
gehiago asetzen ditu.

A. Mendiluze:
Bai baina horren premian asko
ez ote daude kanpoan?
Sendi askoren platera dago
une honetan jokoan
eta nahiz eta kontzientzi karga
izan hau emandakoan
karga berdina izango al du
Gabonak pasatakoan?

M. Lujanbio:
Hemen Gabonak pasata ere
lehengo krisia krisi da
txanponen brillo gehienak juanak
eta goseak dizdira.
Bakoitzak pixka’t sartu ezkero
pila egiten da guztira
hobe litzake bai banku denak
horrelakoak balira!

A. Mendiluze:
Bankuak esan eta barruan
ene ze amorru dedan!
Haiei emana guri ematea
ez al legoke primeran?
Baina kopeta neurritik gora
ilundu gabe aukeran
pentsa dezagun hau irrifarrez
jaso behar dutenengan.