Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Ander Elortegi, Fredi Paia
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Ander Elortegi, Fredi Paia
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
F. Paia:
Txikitan ninduzun ni
hortarako presta
nire negar txilio
ta nire protesta
beti abadeengandik
nenbilen iheska.
Zertan eroan duzu
horra gure neska?
Zure frustrazioen
erruduna ez da. (bis)
A. Elortegi:
Katekesira egin
dugu gaur saltoa
ta laster etorri da
aitaren malkoa.
Eramateko ditut
arrazoi nahikoa
guretzez bete diot
berari kuartoa
ea ez dan irtetzen
zu bezalakoa. (bis)
F. Paia:
Eta zein da ba aita
nahi duzun itxura?
Eliza ta umeak
gogoratu gura
mila denuntzia da
dakizun modura
eskandaloa irten
zen noizbait mundura.
Aingerutxua eroan
duzu infernura. (bis)
A. Elortegi:
Emozionatu egin naz
horrela jartzean
ez zaitez hasi orain
serio antzean
beti gabiltza eta
etxean letxean.
Aldaketa ondo dator
lantzen lantzean
deabrua lehendik be
badogu etxean. (bis)
F. Paia:
Ni jipoitu ninduten
katekesi horretan
horregatik nentorren
beti negarretan.
Alaba ez dut gura
ikusi penetan.
Aita eta semea
gaude hemen bertan
ta izpiritu santua
utz zazu baketan. (bis)
A. Elortegi:
Antza ideia duzu
zuk benetan argi.
Eroaten jarraitu
hori daukat garbi
Komuninoa egin
ta hainbat opari.
Alaba hortxe dago
bera adi adi
bera ados dago ta
galdetu berari. (bis)