Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Actuación
2014-11-30 Urduliz Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Galletebeitia, Xabat
Ugartetxea, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok elkarrekin ligatu duzue. Apurka apurka berotu eta azkenean Urdulizeko atari batean sartu zarete. Xabat, zarata bat entzuten den bakoitzean, Beñat gelditu egiten da. Hiruna bertso, zortziko txikian, Xabat hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia:
Gure artean dago
giroa epela
ta laster izango da
benetan itzela.
Nabari da zuretzat
lehen aldia dela
eta igartzen zaizu
“Urduliz” zaudela. (bis)

B. Ugartetxea:
Ba bai, lehen aldia
da hau neretzako
baldosa hotzegia da
gaur narrutarako
zarata bat entzunda
beste horrek alto
zeu kapaza bazara
zeuk egizu salto. (bis)

X. Galletebeitia:
Zerbait entzun ta geldi
geratzen da seko
urduritasun puntu
normala tarteko.
Zu egon lasai ze ni
prest nago emoteko
eta hirugarren bat
badator hobeto. (bis)

B. Ugartetxea:
Parkatu nik al daukat
semental itxura?
Behin lortuko dudan be
nik badaukat duda.
Eman nahi dut guztia
behar den modura.
Ene bada Jainkoa
jada bukatu da. (bis)

X. Galletebeitia:
Harritu egin zara
bigarren zatian
azkar bukatu dela
ez modu egokian.
Baina errepikatzeko
prest gaude agian
ondo moldatzen bainaiz
zortziko txikian. (bis)

B. Ugartetxea:
Bueno lortu egin dut
behingoz azkenean
ta jarraitzeko ere
zaude afanean.
Lehenengoa gutxitxo
zutzat aidanean
baian orain zeu jarri
baldosa gainean. (bis)