Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Actuación
2014-11-30 Urduliz Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Onintza
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Gaur bai; gaur, egun handia izango dala sentitzen dozu.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizeko bostak ta esna nago
ondo txekeaudotdana
kaleak hutsik, bikotea lo
goizeroko panorama.
Atzamarragaz lepoan jota
hurbildu naz beregana
ta esan deutsat “Mobitzen dabil
nik barruan daroadana.”
Arineketan esnatu da ta
hori ei zan bere lana
maleta hartu, kotxea arrankau
baina zelako afana!
Ospitalera bidean hau da
estura nik daukadana!
Gaur arte beti alaba izan naz
ta gaurtik aurrera ama.

Behin predictorraikusi eta
guk hartu genduan poza!
Besterik ez ta hauxe izango zan
momentu bat aproposa.
“Ama izango naz” altuan esan
eta emoten deust lotsa.
Zaintzeko kapaz izango al naz
gure alaba airosa?
Gela batean sartu nabe ta
ointxe bero, ointxe hotza
pasiloetatikbarruntauneike
beste batzun arnas hotsa.
Egun handia da tadisfrutau
gurean daukat bihotza
gaurko egunak bere atzetik
dakarren egun bakotxa.