Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Arkaitz Estiballes
Bertsoa entzun |
2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Arkaitz Estiballes
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Bartra:
Jende piloa ikusi eta
hurbildu gara harantza.
Loteriaren saltoki baten
kale oso baten ardatza.
Jente guzti hau ikusi eta
e´jat iruditzen txantxa
numero baten laburbiltzea
jendearen esperantza.
A. Estiballes:
Baina hor daude jubilatua
gaztea eta amona
gure auzoko Juan Mari ere
ordu erdi zai egona.
Saltzen dieten ilusioen
bila omen datoz hona.
Guztien penak merezi al du
bakar baten zoriona?
O. Bartra:
Ikusi leikez hainbeste sexu
arraza eta edade
hainbeste jende ta familia
ta hainbeste realidade.
Jenteaholan ikuste hutsa
ez al da nahikoa grabe?
Krisia sortu daben berberek
hauxe elikatzen dabe.
A. Estiballes:
Nahiz ta Alderdi Egun askotan
goratu gure Euskadi
ta beste batzuk ere arnasa
eman nahi gure herriari.
Ilara hortan ere gaur daude
abertzaleak ugari
eta dirua ematen daude
zapaltzen gaituenari.
O. Bartra:
Baina jendeak zelan bilatzen
dauen hainbat diru erraz
konpartidu ez baina era baten
ere ulertu daikedaz.
Uneren baten igual explikau
beharko jakie beraz
diru piloa euki barik be
izan leikela aberats.
A. Estiballes:
“Baina tokatzen baldin bada zer?”
Propagandak dio ongi.
Orduan zurbil gera zaitezke
aurpegi txuri zein hori.
Niri izekok eman zizkidan
dezimotxo bat edo bi
Hartu ezazu dezimotxo hau
baina ez esan inori.