Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri, Imanol Uria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Actuación
2014-12-07 Zornotza Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Uria Albizuri, Jone
Uria, Imanol
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Adimen urritasuna daukaten gazte biren gurasoak zarete. Gaur da zuen seme-alaben lehenengo lan eguna. Goiz erdian kafea hartzeko geratu zarete. Hiruna bertso, zortziko handian, Jone hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri, Imanol Uria

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria:
Orain artean ez dute izan
gaztetasun oparoa
baina enpresa honetan eman
nahi zieten abaroa.
Ta nigan dudan sentipena dut
konpartitzeko gogoa
ez ote dugun beraiek baino
ilusio handiagoa. (bis)

I. Uria:
Lanean hasi ziren biak ta
guretzat zen hain arraro.
Lehen eguna iritsi da ta
ni nahiko urduri nago.
Ez dakit gogo gehiago duten
baina daukat oso klaro
ni nagoela nire semea
baino askoz urduriago.(bis)

J. Uria:
Beraz urduri sentitzen zara
arduratuta, zer gerta
ta hori dela ta eman al dizu
bihotzak kolpera buelta?
Zu lasai euren arduradunek
ona dute prestaketa.
Gizona zaude lasai semeak
esku onetan daude ta. (bis)

I. Uria:
Baina oraindik dira hain ume
oraindik dira hain gazte!
Etxean ere eman dituzte
sarri nahiko buruhauste.
Arduradurak onak direla
nik hain ziur ez dut uste.
Gure semeen arduradunak
ezagutu nahi nituzke. (bis)

J. Uria:
Taberna hontan hartu dugu gaur
zuk eta biok ostatu
gure ideiak ta gure kezkak
nahi genituen freskatu.
Ezagutu nahi dituzula ta
zu ez hainbeste kezkatu
ta hurrengoan kafean ordez
mantzanila bat eskatu. (bis)

I. Uria:
Bai, kafe honek nauka urduri
jarri dit malaletxea
eta hemendik segi ezkero
izan daiteke trantzea.
Beraiek lana dutenez gero
poztu behar da etxea.
Orain bakarrik falta da guk be
noizbait lana aurkitzea. (bis)