Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Don Fermin jauna aditu beza [Bertsoa] / Kalisto Medrano

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Medrano, Kalisto

Descripción

Título
Don Fermin jauna aditu beza
Dokumentuan jasotako izenburua
Kalisto Medrano-ren bertsuak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Don Fermin jauna aditu beza nere kantu hau gogotik
Firma
C.M.
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Copia

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Principe De Viana [Aldizkaria]
Número
43
Páginas
3
Fecha de publicación / impresión
1969-09-00

Don Fermin jauna aditu beza [Bertsoa] / Kalisto Medrano

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:  1969-09-00 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Don Fermin jauna aditu beza
Nere kantu hau gogotik
Sentimentubak ateratzera
Noaie nere agotik.
Lenere neri egin ziraden
Operazioa goitik
Berriz ere ni hemen eldu naiz
Onera berri berritik,
Faborez bada eskatzen diot
Atenzioa nigatik

II
Jaun zerukoak kastigatuba
Nola ni egin ninduan
Pena aundiyak pasatutzeko
Jaio nintzan ni munduan
Hala konbeni izango dala
Hori daukat goguan,
Balle hontatik beste ballera
Joaten geran orduan
Jaun zerukoak hartu gaitzala
Gu alkarrekin zeruan.

III
Kalixto daukat nere izena
Medrano apellidua
Hamar umeren aita gañera,
Interesa aundigua
Lan asko egin dut hoiek mantentzen,
Hori egia klarua,
Berriz ere ni sendatzen banaiz
Eta badaukat modua
Jaun zerukoak eman zaidala
Lana egiteko gogua.

IV
Biyotz oneko eskaldun denok
Behar genduke unitu
Gure euskera galdu ez dedin
Atzendu gabe segitu
Kontrarioak izangatik
Ezdegu behar arritu,
Desafioak egiñagatik
Ikaratuta ez gelditu,
Gure lesusen gurutze horrek
Denok defenditzen gaitu.

V
Guraso denok hartu dezagun
Exenplo hori goguan,
Geren umeak edukatzeko
Kristau onaren moduan,
Dotriña horren fedearekin
Izan ditezen munduan,
Beste dotriñek ez hartutzeko
Bere animan galduan,
Gero guziok sartu gaitezen
Mantxarik gabe zeruan.