Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-05-21 Biriatu Jaialdia
Conductor/a
Karrika, Aimar
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Biriatu adibidetzat hartuta herri baten errealitatea irudikatzen saiatuko gara.
Sebastian Lizaso, eliza izanen zara. Herriko bereizgarri ederrenetakoa, baina azken urtean obratan dagoena. Julio Soto ikastola. Duela bi urte sortu arren emendaketa dela medio, lekurik gabe geratuko dena. Maialen Lujanbio igogailua. Herriko urteko akontezimendua.

Descripción

Melodia
Zazpi ahizparen gai den oihala
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Herrian sartu eta lehenbizi
ikusten dena kolpera
zoritxarrean azken urtetan
oso gutxitan bete da
erabilpena galdu lezake
eta beretzat kaltera
fedea berritzen ez badegu
eleizarekin batera.

J. Soto
Gu herriaren hiru zutabe
herriaren hiru margo
baina neroni desabantaila
dudan uste hortan nago
eliza haundi geratu arren
geroz eta berriago
ni berriz ttiki geratu naiz ta
toki gehiago ez dago.

M. Lujanbio
Igogailua berriz eginda
oraingoz lehen mailara
oinez igo nahi duenarentzat
aukeran da eskilara
udaleraino ailegatu da
ta arrakastatsua bada
gero tren txiki bat eingo degu
udaletik elizara.

S. Lizaso
Jende heldua hurbildu ohi da
nigana bere kasaka
eta gazteak ez dira etortzen
sarritan eta presaka.
Hala ta guztiz oraindik ere
zer egina hark badauka
azken bidaia askok hasten du
eleizatikan pasata.

J. Soto
Eleiza errespetatu behar da
bere kanpai bere leiho
igogailua tresna ona da
nahiz eta nik hankak nahio
ikastolari ordea egin
behar zaio toki gehio
Biriatu ez baita Biriatu izango
euskaraz ahazten bazaio.

M. Lujanbio
Igogailuak memoriarik ez
baino badu ikuskera
gora ziztuan igotzen da ta
behera bajatu ostera
bai Hendaian ta bai Irunen`e
nahiko inbiri ta uste da
hona etortzen dira teknologi
puntakoa ikustera.

S. Lizaso
Aste guztian inor ez eta
jende gutxi igandean
erabilpena aldatzea ere
komeni da aidanean.
Azken urtean hor ari dira
berritu asmoz lanean
bertsoak ere badu leku bat
noizbait bukatzen denean.

J. Soto
Urterik urte aurrera eta
su txikitxo bat bezela
itzaltzen joan zen gure hizkuntza
zetorrena zetorrela
baina herri hau ernatu dadin
akabo baita bestela
nik fedea dut igogailurik
onena euskera dela.

M. Lujanbio
Alkate jaunak pentsatuko zun
ai ideia hau ze ear!
Autoa utzi eta lanera
ia oinak mugitzear.
Ez dakit plazako herritarrekin
ez duen pentsatu mehar
igogailuan jeisteko ere
eskailerak igo behar.