Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-06-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Altzako Bertso Astea (17. 2017. Donostia)
Actuación
2017-06-04 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Segurola, Gorka
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Laburu, Agin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen bion lagun batek gustuko duen norbait afaltzera ekarri nahi du, baina aurrena zuekin probatu nahi du bere sukaldaritza dohaina. Zuen iritzia eman, baina Oihanak laguna ez mintzeko moduan; Aginek gordin esango dizkio ordea.

Descripción

Melodia
Durangotik gorako
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-06-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Sukaldari gisara
hasi zaigu Aitor
jo eta ze platera
nahiz saiatu gogor!
Nola esango diot
zapore hau jator
ez da txarra merienda
eginda badator. (bis)

A. Laburu
Lasaña ederra zan
joko nion bando
nahiago ladriluak
hemengo ta hango
alperrikan bi esku
alperrik bi zango
nere txakurrak ere
ez zukeen jango. (bis)

O. Iguaran
Eta hojaldre bat zan
bigarrengo froga
jo eta ze sustoa
sartzean ahora!
Igual zeliaka da
hortan dago moda...
eta ez bada ere
bihurtu egingo da. (bis)

A. Laburu
Bigarren platerakin
honea, harea
Zurriolan hobea
daukate harea
indigestatuko zait
patata purea
ta nere lagunaren
sintzeridadea. (bis)

O. Iguaran
Ta postreko browni bat
da lehor xamarra
gainera erre zaio
gaineko kaxkarra
sukaldaritzan behintzat
gainditu du marra.
Ze zaila dan prestatzen
txokolate txarra! (bis)

A. Laburu
Eztarrin pasatzeko
estu eta larri
itsasoa edan arren
halere egarri.
Asto kakak jar bitza
bere gozagarri
ta Arzaken bezela
hiru izen jarri. (bis)

O. Iguaran
Ba ez nuke hasi nahi
bere aurrean kexu
baino galdetu du ta
zenbat konpromezu!
Jatetxe baterako
hobea zaude zu
eta muxu batekin
ase dezakezu.(bis)

A. Laburu
Oihana zu bazera
Aitorren laguna
ezin zaitezke izan
horreinen leguna
lehenego zita baita
izango deguna
gose greba bateko
lehenengo eguna. (bis)