Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-06-25 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-06-25 Leioa Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jon Maiak bere generazioari buruzko liburua idatzi du: Jaio ginen berriak. Zu zara belaunaldi horretakoa, Igor, eta zu beste batekoa, Sustrai. Nola bereziten dira generazioak? Belaunaldien arteko gerra dago? Pikerik ba aldago zuen artean?

Descripción

Melodia
Antton eta Maria I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
11

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-06-25 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Jadanik ahaztu zaizkit
doinu eta kantu (*)
gu ere nonbait gara
ordutik aldatu
ideak genituen
bertsotan urratu
zuen maila ez da egon
Sustrai horren altu
ez berririk egin, ez
zaharrik mejoratu. (bis)

S. Colina
Igor gehitxo askatu
duzu gerrikoa
gurea ez ote da
zuen neurrikoa?
Umildade gutxi ta
maila handikoa
ez al zaizu gustatzen
molde berrikoa?
Txapelduna da gure
belaunaldikoa. (bis)

I. Elortza
Juxtu uste nuena
hasi da kantatzen
hauen dejeak erraz
dira detektatzen
gure belaunaldia
da euren almazen
orain hor dabil Amets
plazetan gozatzen
baina bere aurretik
Maialen izan zen. (bis)

S. Colina
Nik txapelekin ez dut
hartu ohi atsegin
nahiz denek hortarako
egin bi ahalegin
gu kantuan gabiltza
jende askorekin
plaza eta frontoietan
gaztetxetan berdin
baina guri ez digute
libururik egin. (bis)

I. Elortza
Ez dituzu merezi
noski liburuak
zer kontatu gehiago
badauka munduak
ez zaudete ta Sustrai
horren apainduak
zer ote du bada zuen
kantuko buruak?
Zortzigarren eskuko
rimak ta doinuak. (bis)

S. Colina
Zuen estiloa ta
zuen begirada
lehengo belarritako
gaurko alkondara
eskerrak noizbait irten
zineten plazara
baina batailak eman
beharra argitara
Igor gainbehera baten
lehen seinalea da. (bis)

I. Elortza
Beraz liburua da
laister eskasteko
geroa daukagula
itxura tristeko
hain tontoa naizenik
ez zendun usteko?
Sustrai gogoa neukan
neronek hasteko
baina Joni esan nion
berak idazteko. (bis)

S. Colina
Erakutsi nahiean
duzuen nibela
ahotikan atera
zaizue gibela.
Jon Maiak idatzita
edo zuk bestela
historiak oroituko
zaituzte horrela
Egañaren semeak
izan zinetela. (bis)

I. Elortza
Batek daki geroak
ze esan dezakeen!
Zuek ere nahikoa
lan baietz han aurten!
Hor ibiltzen zarete
“ditzaket”, “ nintzakeen”
errima ta sintaxi
perfekzio baten
baina ez diguzue
ezertxo esaten. (bis)

S. Colina
Zezen zauritu bat da
lehen Mihura brabo
nunbait entzierrorik
ez du nahi igaro.
Igor segiko dugu
tranpaldoz tranpaldo
zuek segi esaten
gero gehiago
baina aurtengo txapela
esleituta dago. (bis)

I. Elortza
Omendu gura nuke
nik nire laguna
liburua egiten
gastau duna luma
eta hitz jokoetan
horren buruduna.
“Esleitu” bota duzu
ta hor erantzuna
Jonen liburua da
ez leitu duzuna. (bis)

(*) Bertsotan hastean doinua galdetzen dio berriro bertso lagunari.