Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Conductor/a
Loinaz, Uxue
Bertsolaris / Autores
Etxeberria, Patxi
Ejercicio
Bakarka eskertzea

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Etxeberria
Ni jaso dudan harrera eder hau
esanda ezin da sinistu
harrera honek lasaitu egin nau
orain ez nago hain estu.
Nahiz eta hemen zuen aurrean
xutik nagon nahiko juxtu
orain bihotzak lehenago bezain
danbada sarririk ez du
eta gaur nere zaku txiki hau
hementxe nahi nuke hustu. (bis)

Iraganeko kontu batzuek
orain aipatu ditzagun
beti ondoan izan zaituztet
nere bidaiako lagun
han eta hemen biltzen ginan ta
elkar ulertutzen gendun
nere bertsoak txalotzen zuek
jardun zerate gau ta egun
zuek hor egon ez bazinaten
bakarrik zer egingo nun? (bis)

Sei bertsolari goi mailakoak
hara hor nere atzean
Unai Muñoa eta Julio
hor eskubiko ertzean
Ane Labaka eta Egaña
biak serio antzean
Beñat hor dago, Soto ere bai
denak hain sasoi latzean
bertsotan hoiek egingo dute
aitona isildutzean. (bis)

Orain berrogeita hemezortzi urte
herriz herri hasi nintzan
baina ni hasi aurretik ere
beste batzuk bazebiltzan
ta geroago hasi ziranak
hor goian nola dabiltzan
gaur azkenengo saioa dut hau
nik herri bertsolaritzan.
Eskerrik asko musu bana ta
agur eta ondo izan! (bi